Baratzeko esperientziak: izpiliku kolonia egiten ari dira LH 2n

Baratzeko jardueren artean, esperientzia aberasgarria burutzen ari dira Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak: kolonia egiten ari dira baratzean batutako izpilikuarekin.

Gure lurretan hasitako produktu natural batetik gizakiok sortu eta erabiltzen dugun produktu batera nola heltzen garen bertatik-bertara ikusi dute: izpilikua batu, erabili beharreko atalak hartu, tratatu, transformatu,… eta emaitzaren zain daude ikasleak!