Ezagutu nahi gaituzu?

Urte hasieran izaten ohi den matrikulazio ofizialari begira, Ikastolara bisitak antolatu ditugu, urtero egiten dugunez, gure Hezkuntza Proiektua eta instalazioak ezagutu nahi badituzu:

  • 2022an jaiotako umea baduzu: jar zaitez gurekin kontaktuan, azaroaren amaieran hasiko baititugu bisita hauek. IKUS HEMEN.
  • DBHko proiektua ezagutu nahi baduzu: momentuz, bi bisita egun antolatu ditugu, abenduaren 12an eta urtarrilaren 16an, Bigarren Hezkuntzako proiektua eta instalazioak ezagutu ahal izateko. Bete atal honetan topatuko duzun galdetegia eta zurekin kontaktuan jarriko gara: IKUS HEMEN.

Bisita hauetan, proiektu eta instalazioez gain, matrikula prozesu osoari buruzko informazioa hartuko duzu.

Itxaroten zaitugu!