Batxiler bikaintasun agiria 26 ikasleentzat

Ohiko deialdia amaituta, 19-20 ikasturte amaieran Batxilerreko espedientean 8,75etik gorako nota duten ikasleak 26 izan dira. Gaurko egunean, Zuzendari Pedagogikoak, Batxilerreko zuzendariak eta tutoreek agiri bat banatu diete lan ona eta esfortzua aitortu nahian. Ekitaldi txiki eta espontaneoa izan da, distantziak eta umore ona mantenduz.

Era berean, topaketa honetan Ohorezko Matrikula lortu duten bost ikasleek ere aitorpena hartu dute.

ZORIONAK denoi egindako lan bikainagatik!


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences