Berrien artxiboa

Euriak ez zituen gelditu Lehen Hezkuntzako auto elektrikoak!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 maiatza, 2023
Maiatzaren 14ean ospatu da GOBLIN kategoriako auto elektrikoen lasterketa, Gasteizen. Lehen Hezkuntzako Formulauro eta Geldiezinak taldeak bertaratu ziren, eguraldiak laguntzen ez zuen arren, euren lan ona erakusteko gogo handiz. Lortutako sariak izan ziren: Best Bodywork: Geldiezinak. 2. saria Sprint: Formulauro. 3. saria Slalom: Formulauro. 3. saria kategoria orokorrea: Formulauro. Eskerrik asko denoi, guraso kolaboratzaile eta ...
Sakondu

Zazpi saritu EHUko Matematika Olinpiadan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 maiatza, 2023
Maiatzaren 12an banatu ziren Matematika Olinpiadako sariak EHUko Zientzia Fakultatean eta emaitza bikainak lortu zituzten gure ikasle guztiek: DBHko kategorian: 1. saria: Aimar Intxausti Aragones LH 4.mailako kategoria: 2. saria: Antton Velasco Artaza 4. saria: Hugo Muguruza Manzanares 5. saria: Mikel Alonso Gonzalez 7. saria: Oier Duo Asensio 10. saria: Lier Aiala Uriguen LH 5-6.mailako ...
Sakondu

Zorionak literatur lehiaketetan azken sarituei!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 9 maiatza, 2023
Azken asteak bi sari ekarri dizkigu literatur arloan. Batetik, Lehen Hezkuntzako 3. mailako Markel Lekube Olea Elkar Ilustrazio Leihaketako txapelduna izan da bere kategorian. Aurten, Nora joan da Nora? ipuinaren ilustrazioa egin dute, eta ipuinaren idazlea, Lauroko ikasle ohia da baita ere, Esti Vivanco. Bestetik, maiatzaren 5ean banatu ziren Euskaltzaindiako R.M. AZKUE literatur sariak eta Batxiler ...
Sakondu

Eskola Kirola, Kultur ekintza eta Hizkuntzetan izena emateko epea, zabalik maiatzaren 8tik

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 maiatza, 2023
Maiatzaren 8tik 21era bitartean, Eskola Kirola, Kultur ekintza eta Hizkuntzetan izena emateko epea zabalik dago Ikastolako ikasleentzat, aurten Lehen Hezkuntzako 2. mailan dauden ikasleetatik hasita eta Batxiler 1ean daudenentzat. Eskaintza osoa familia eta ikasleei helarazi zaie. Gogoan izan, izen-ematea ALEXIA aplikazioaren bitartez egin behar dela, iragarri dugun moduan. IKUS HEMEN prozedurak eta epeak.
Sakondu

Auto-elektrikoetako ikasleek EHUko Master batean parte hartu zuten

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 28 apirila, 2023
Apirilaren 27an Kid’s Kit-Car proiektuan parte hartzen duten 8 ikaslek eta hiru irakaslek, “Geldiezinak” eta “Formulauro” lan-taldeen ordezkariak, EHUko “Teknologia, Ikaskuntza eta Hezkuntza Unibertsitate Masterrean” parte hartu zuten FORMULAURO proiektua azalduz. EHUko Hezkuntzako fakultateko Eneko Tejada irakasleak gonbidatuta, Kid’s kit-Car-en eskutik heldu zitzaigun auto elektrikoak diseinatu, eraiki eta eurekin lehiatzean datzan proiektuaren nondik norakoak, antolaketa, ...
Sakondu

KONFEKOOPeko ikastetxeen bisita izan dugu Ikastolan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 25 apirila, 2023
Lauro Ikastola, familien kooperatiba den aldetik, KOFEKOOP – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko partaide da eta apirilaren 25ean Irakaskuntza sektoreko bisita izan dugu gure Ikastolan. EAEko kooperatiba diren 21 ikastetxeetako arduradun hurbildu zaizkigu eta goiz bateko iraupena izan duen jardunaldi batean, Lauro Ikastolako atal, proiektu eta instalazio batzuk ezagutzeko aukera izan dute. DBHko eraikinean izandako lehen hartueman ...
Sakondu

“Inork ez du esan behar nolakoa zaren. Zuk erabakitzen duzu nor zaren.”

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 apirila, 2023
Apirilaren 20an Xabier Osa (1992) izan dugu Ikastolan, Batxiler 1. mailako ikasleekin, KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz hitzaldi saioen ikasturteko azken saioan. Xabier Osa handicup bat duen pertsona da, bere esanetan, baina hori ez da oztopoa izan bere ibilbidean burutu nahi izan dituenak lortzeko. Egun, CrossFit kirolean gailentzen da baina snowboard eta surf kiroletan ibilia ...
Sakondu

European Youth Parliament-eko tokian-tokiko saioetan izan dira gure ikasleak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 martxoa, 2023
Aurten ere, Lauro Ikastolako Batxiler 1. mailako sei ikaslek hartuko dute parte European Youth Parliament saioetan: European Youth Parliament hezkuntza proiektu independientea da, pentsaera kritikoa eta iniziatiba sozio-politikoa sustatzeko. Sortu zenetik, milaka ikaslek hartu dute parte, tokian-tokiko edota saio nazional eta nazioartekoetan, beste gazte batzuk ezagutuz eta eurekin debateak ingelesez eginez, Europa osoan gazteen politika-plataformarik handiena ...
Sakondu

Bi ikasle sarituak Euskadiko Filosofia Olinpiadako finalean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 martxoa, 2023
Martxoaren 24an ospatu da Eibarren Euskadiko filosofia Olinpiada, zeinetara Ikastolako lau ikasle heldu diren: Batxilerreko Aiala Garabieta Oribe, Inge Izar Bidaurrazaga Garcia eta Naroa Loroño Fano; eta DBH 4ko Beñat Oskila Arrieta. Bi izan dira sarituak: Aiala Garabieta, bigarren Iruzkinaren kategorian eta “Laratz saria”, euskarazko lan onenei egiten zaien aipamen berezia. Beñat Oskila hirugarren, Argazkilaritza ...
Sakondu

Jardunaldi ederra Uraren Eguna ospatu eta Nigerrerako ur-tantak ekimenean parte hartzeko

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 martxoa, 2023
Martxoaren 22an Uraren Eguna ospatzen dela aitzakia hartuta, jardunaldi bereziak burutuko dira Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta DBHn aste honetan zehar. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek, esaterako, martxoaren 22an Herri Kirolak burutu dituzte, primeran pasatuz, gure kirolak praktikatuz eta horretarako diru-ekarpena eginez, euro bana ikasleko, UNICEF erakundeari emango zaiona, alegia. Ekimen hau Lauro Ikastolako 2030 Agenda-planean ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.