Berrien artxiboa

AC Cup, ah zein asteburu ahaztezina!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 ekaina, 2023
Lauro Ikastolako zortzi taldek parte hartu dute azken egunotan Athletic Clubek antolatutako AC Cup txapelketan. Bertan esperientzia bikainak bizi izan dituzte taldekide eta aurkariekin batera. Ostiraleko inaugurazio desfileak hainbat lehiaketa eta txapelketa eguni eman zien hasiera, denboraldi honetan ikasitako guztia erakusgai jarriz. Ikastolako taldeek txapelketako xede ezberdinetan jokatu zituzten partidak, eta buruan luzaroan iraungo duten ...
Sakondu

Zorionak Batxiler DUAL titulatu berriei!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 9 ekaina, 2023
Ikasturte honetan, bederatzi dira Diploma Dualaren programa amaitu duten Batxiler 1 eta 2ko ikasleak: Astiz Diez, Kiara; Asua Galarza, Pol; Bermejo Puertas, Gaizka; Blasco Pando, Mikel; Castellanos Iruretagoyena, Laura; Etxebarria Abrisketa, Xabier; Llabori Martinez-Arano, Eneko Jon; Lozano Isusi, Iker; eta Toja Ledesma, June. Lauro Ikastola 15/16 ikasturtean hasi zen Batxilerreko Diploma Duala lortzeko Programa hau eskaintzen, ...
Sakondu

Amaiera bikaina denboraldi izugarri bati!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 ekaina, 2023
Lauro Ikastolako junior taldeak larunbat honetan eman zion amaiera saskibaloi denboraldiari, finalez beteriko goiz bateko azken partiduarekin. Itsaso Berriatuak eta Eder Mendozak entrenatutako neskek Mungia ST taldearen aurka jokatu zuten junior mailako A Kopako finala eta azken unera arte borrokatu zuten txapeldunen kopa lortzeko. Gure Juniorrek, Kopako tituluaz gain datorren urtean Maila Berezian jokatzeko igoera ...
Sakondu

Martxan da LauroIrratia!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 6 ekaina, 2023
Lehen Hezkuntzako 3. mailan martxan da Lauro Ikastolako Irratia eta ekimen hau Euskara Tailerrean burutzen da, asteroko saioetan. Proiektuaren helburuen artean daude euskarazko ahozko komunikazioa eta irrati-hizkuntza landu, dagozkion IKT baliabideak ezagutu, sormena piztu, besteak beste. Helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea izanik, euskaraz ondo pasatzea eta aisialdia eta euskara elkartzea posible dela agerian jarri nahi ...
Sakondu

Auto elektrikoen ikasturteko azken lasterketa bikaina izan da!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 ekaina, 2023
Lehen Hezkuntzako GOBLIN kategoriako bi taldeak FORMULAURO eta GELDIEZINAK Barakaldon izan ziren igandean, ekainak 4, ikasturteko azken lehiaketan. Giro bikaina, lan aparta eta 1. eta 2. Sariak Sprint-ean Lauroko bi taldeentzat. Zorionak egindako lanagatik eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eta nola ez, kolaboratzaileei.
Sakondu

Hiru sari Elhuyar Zientzia Azokan!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 ekaina, 2023
Bigarren Hezkuntzako zazpi taldek aurkeztu zituzten euren proiektuak ekainaren 2tik 4ra Bilbon ospatu den Elhuyar Zientzia Azokan, Amaia Perez, Oihane Uriarte eta Esther Atela irakasleen gidaritzapean. Esperientzia bikaina partekatu dute ikasleek beste ikastetxeetako kideekin eta hiru sari ekarri dituzte: Zorionak talde guztiei egindako lanagatik!
Sakondu

Ikastolako Abesbatzak “Kantu Sarea” ekimenean parte hartu zuen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 ekaina, 2023
Lauro Ikastolako Lehen Hezkuntzako Abesbatzak “Bilboko Korala Gertutik” zikloan parte hartu du aurten, bertako talentua nabarmentzeko eta Bizkaian kultura sustatzeko helburua duen zikloan, hain zuzen. Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak zazpigarren aldiz jarraian berritu dute Bilboko Korala Gertutik zikloa eta maiatzean eta ekaina bitartean sei kontzertu burutu dira hiriko zenbait barrutitan. Ikastolako Abesbatzak ekainaren ...
Sakondu

Ikasturtea irailaren 8an hasiko da

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 31 maiatza, 2023
Maiatzaren 30eko Eskola Kontseiluaren batzarrean 23/24 ikasturteko eskola-egutegia onartu da, Eusko Jaurlaritzaren bestelako jarraibiderik jaso ezean. Ikasturtea irailaren 8an hasiko da etapa guztietan, eta ekainaren 19ean bukatu. Ikasturteko jai-egunak ondokoak izango dira:
Sakondu

Telekomunikazioko Ingeniaritza Eskolan aurkeztu du Batxiler 1eko ikasle talde batek bere proiektua

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 30 maiatza, 2023
Batxilerreko 1. mailako ikasle talde batek aukera bikaina izan du euren proiektua Telekomunikazioko Ingeniaritza Eskolan aurkezteko. Taldearen partaideak dira Gaizka Bermejo Puertas, Zelai Toledo Urrutikoetxea eta Naroa Unzilla Higuero, euren ikerketa lana Amaia Perez irakaslearen gidaritzapean burutu dutenak. “Mikroplastikoen eragina indaba landarearen hazkuntzan” titulupean aritu izan ziren epaimahai baten aurrean, tartean doktoregai bat eta enpresa ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.