Berrien artxiboa

Aipamen berezia DBH 3ko ikasleek Galiziako Zientzia Azokan, Cambren

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 iraila, 2023
Ekainean Bilbon ospatu zen Elhuyar Zientzia Azokan Ikastolako Bigarren Hezkuntzako zazpi taldek aurkeztu zituzten euren proiektuak eta DBH 1-2ko saria gure ikasleek lortu zuten Cambreko Azokarako gonbitea lortuz: irailaren 15etik 17ra bitartean VI. Open Science Cambre 2023 zientzia-azoka izan dira, Cambreko kontzejuak eta XentD100cia Gazte Elkarteak antolatukoan. DBH 3ko Jon Iradier Azkue, Gonzalo Romarate Sanchez eta ...
Sakondu

Lehen eguna!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 iraila, 2023
Duela 50 urteko ilusio berberarekin hasi dugu ikasturtea: Lauro Ikastola 1973 – 2023. Gure jakintza – Gure askatasuna
Sakondu

Ikasturte berriko informazioa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 uztaila, 2023
Hemen aurreratzen dizkizuegu “Urteko Programaketa 23/24” dokumentuak, webgunean ere eskuragarri: FAMILIA ETA IKASLEEN GUNEA – ARGITALPENAK- PROGRAMAKETA OROKORRA. Argitalpen honen paperezko alea irailean helaraziko dizuegu seme-alaben bidez. Ordainagiriari buruzko informazioa, ohi denez, webguneko atal pribatuan duzue: Kooperatiba-Ordainagiria. IDAZKARITZAKO UZTAILEKO ORDUTEGIAK:
Sakondu

Behekosoloko ikastaroak: izen-ematea uztailaren 11tik irailaren 10era

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 11 uztaila, 2023
Prest dago 23/24rako ikastaroen eskaintza Lauroko bazkide zein bazkide ez direnentzako. Atal honen amaieran inprimaki osoa duzue eskuragarri. Izen-emate epea zabalik dago uztailaren 11tik irailaren 10era arte. Gainontzeko epeak dira: Izen-emate prozedura: Kontuan izan izen-ematea urte osorako dela, baina hiruhileko bakoitzean baja emateko aukera izango duzuela, jakinaraziko diren epeetan. Ikastarotako informazioa, urte osoan ikusgai esteka ...
Sakondu

Lauro 2030 Agendaren mezua 2023ko ekainean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 ekaina, 2023
Gure 2030 Agenda-planan zehaztutako helburuak eta ekimenak aurrera eramateko adierazitako interesagatik eta egindako lanagatik eskerrak eman nahi dizkizuegu Ikastolako familiei, irakasleei, 2030 Agendako talde gidariari, zerbitzuetako langileei, gure aliantzei, eta batez ere, gure ikasleei. Aipatzekoa da 2030 Agendaren helburuak lortzeko Manu Cobok, Jon Otaolak eta sukaldeko langile guztiek, Aizea Garcíak, Martín Sáenz de Urturik, 2030 ...
Sakondu

Amaitu dira Laurolan praktikak Batxiler 1eko ikasleentzat

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 ekaina, 2023
Ekaineko azken egunetan burutu dute Batxiler 1. mailako ikasleek “LauroLan” programa, hau da, lan-merkatu eta lanbide ezberdinetara hurbiltzeko ekimena Orientabide Akademiko eta Profesionalaren barruan. Aurreko astean aurreratu genizuenez, ikasleek borondatez eman dute izena programa honetan eta Ikastolako gurasoen artean boluntarioak eskatu ditugu euren enpresak eta lanbideak zuzenean ezagutzeko. Hona hemen aurten parte hartu duten enpresen ...
Sakondu

Xabier Manterola Lejarza, Kontseilu Errektoreko Presidente berria

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 26 ekaina, 2023
Xabier Manterola Lejarza, Ikastolako guraso eta ikasle-ohia (8. Promozioa), Lauro Ikastolako Kontseilu Errektoreko Presidentea izendatua izan da. Halaber, Jon Ansoleaga kideak Kontseilua utzi eta Aitzol Llona Aurrecochea izendatua izan da, ikasle-ohia bera ere (19. Promozioa).
Sakondu

Kantuz agurtu zuten ikasturtea Lehen Hezkuntzako ikasleek

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 23 ekaina, 2023
Ekainaren 21ean, ikasturteko azken eskola-egunean, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Behekosoloa Kiroldegian batu ziren, giro bikainean ikasturteari agur esateko. Ikasleen ikasturte amaierako aitorpen batzuk ere ere banatu ziren, hau da, Gela Berdea Saria eta Xake lehiaketa. Denok egin zuten dantza erromeri giroan eta azkenean, bat-batekotasun osoz, Itoizen “Lau teilatu” abestu zuten, indar guztiagaz. Ondo pasa oporrak, ...
Sakondu

Bi ikaslek izan dute saria Bizkaidatz Lehiaketan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 ekaina, 2023
BIZKAIDATZ Txikia 2022-2023 Haur eta gazte Literatur Sariaren IX. edizioaren sari-banaketa ekainaren 19an izan da, Bizkaiko Foru Liburutegiko Areto Nagusian. Sarituak izan dira: Zorionak gure idazle gazteei! Bederatzigarren edizio honetan ume eta gazteek kontakizun bat idatzi behar zuten istorio baten hasierari jarraituz, eta aurten, euskarazko testua Ikastolako ikaslea den Aiala Garabietak idatzitakoa zen, “Nomada” izenekoa, ...
Sakondu

“LauroLan” praktikak ekainean, Batxiler 1eko ikasleek

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 ekaina, 2023
Laur@Lan programa, Lauro Ikastolak aurreko urtean abian jarri zuen Orientazio Akademiko eta Profesional Planeko proiektuetako bat da, zeinaren helburu nagusia den ikasleak lan mundura hurbiltzea. Gaur egun, gero eta garrantzi handiagoa du ikasleekin landutako ikasgai desberdinak praktikotasun puntu batetik lantzea eta ikasitakoa beraien etorkizunerako baliogarria izango dela erakustea. Bide honetatik, datorren urtean beraien etorkizuna baldintzatuko ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.