Berrien artxiboa

M8 egunero da! Hasi dira jarduerak

Martxoaren 8ko Nazioarteko Emakumeen Eguna dela eta, hainbat jarduera buruko dira egunotan, etapa guztietan. Egia da gizarteak aurrera egin duela berdintasunerantz, baina ohartarazi behar da atzera egitearen arriskua badagoela eta lan handia dugula oraindik egiteko, eta Ikastolan hezkidetzaren aldeko apostua egin nahi dugu. Hona hemen, Ikastolan burutuko diren jardueren laburpena: Haur Hezkuntza: Berdintasuna lantzeko abesti, ...
Read more

Batzar Nagusiak Urteko Kontuak onartu ditu

Bazkideen 126ko quorum-arekin, etorritako 72 bazkide eta ordezkatutako 54, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak, bazkide berrien hasierako diru-ekarpena eta 19-20 jarduerarako auditoretza elkartea onetsi zituen. Halaber, Kontseilu Errektoreko sei kide berriak hautatu zituen: Izaskun Aguirre Collado, Anton Arriola Boneta, Itziar Laskurain Lasa, Xabier Manterola Lejarza, Urko Mugueta Izaola eta Enara Venturini Alvarez. Kontseiluak agintaldia amaitu duten ...
Read more

“Itxi liburuak” ETB saioan, 2. Batxilerreko ikasleak ikusle

Bigarren Batxilerreko Giza-Gizarte Zientziak modalitateko ikasleak otsailaren 14an bertaratu ziren “Itxi liburuak” ETB-ko saioaren grabaketara. Eurei egokitu zaien saioa, San Kristobaleko ihesaren ingurukoa, hain zuzen, Aitzol Atutxa aizkolariarekin, ostegunean emango dute telebistan, otsailak 27, 22:10ean. Animatu zaitezte Historia modu entretenigarri eta dibertigarrian azaltzen duen programa hau ikustera! ITXI LIBURUAK SAIOA Programaren berri prentsan: BERRIA DEIA
Read more

Eneko Knörr eta Jon Uriarte Ikastolan, ekintzailetzaz mintzatzen

Otsailaren 18an “Kukulumendi – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren bigarren saioa izan dugu Batxilerreko lehen mailako ikasleekin. Hizketaldi lasai eta oso interesgarrian, Eneko Knörr eta Jon Uriarte izan ditugu euren esperientzia pertsonalak kontatuz, euren ekintzaile ibilbideak azalduz eta etorkizunerako gomendioak emanez ere: “Zuek aukeratzen duzue zuen etorkizuna; norberak egiten du bere bidea. Herri batek ekintzaileak ...
Read more

LH 4ko ikasleen eskutitzak heldu dira Ugandara!

Lauroko ikasle ohia den Leire Agirreazkuenaga, proiektukide duen Iker Mijangosekin elkarlanean, UGANDAn garatzen ari diren SALUGANDA proiektuarekin kolaboratzen ari gara, ikasleen arteko gutun trukaketak eginez, ingelesez. Andrew Currie, ingeleseko irakaslearen ardurapean, 4.LHko ikasle guztiek 127 eskutitz pertsonalizatu idatzi dizkiete Ugandako “Good Samarithan Primary School”eko kideei, eurek ere 126 baitira, aurretik gure ikasleek jasotako eskutitzari erantzunez. ...
Read more

Pedro Miguel Etxenike: “Ezagutza, zenbat eta gehiago erabili, orduan eta gehiago egongo da”

Otsailaren 13an Pedro Miguel Etxenike izan dugu Ikastolan “KUKULUMENDI-Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi-saioen programa barruan, 2. Batxilerreko ikasleekin, programaren aurtengo bigarren saioa burutuz. Aurreko ikasturtean ere gurera etorri zen Etxenike, eta orduan bezalaxe, ia bi orduko hitzaldia labur egin zaigu, bai eta ikasleek galderak egiteko denbora ere. Kultura zientifiko-teknologikoaren inguruko ordu erdiko sarrera egin ostean, Batxilerreko ...
Read more

Ikastolako bi talde FLLko Euskadiko finalean

First Lego League-ko Euskadiko finala buruta da, aurten hiru egoitzetan, eta Laurori Deustuko Unibertsitatekoa egokitu zaio. Lehiaketa honetan parte hartzen dugula 11 urte bete direlarik, Ikastolako bi talde aurkeztu dira, Lehen Hezkuntzako eta DBHko eskolaz kanpoko ekintzetakoak biak, eta 10-16 urte bitarteko kategorian parte hartu izan dute. Lehiaketak, ohi denez, 3 atal izan zituen: robotarekin ...
Read more

Egiptoko kultura ezagutzeko erakusketara bisitaldia

Ikastolako Kultur ekintzen sailaren eskutik, berrikuntza eta hobekuntza moduan, bisitaldi bat burutua da Egiptoko kultura ezagutzeko, istoria, ezaugarriak, pertsonaiak eta hainbat arlo ikasteko. Deustun dagoen erakusketa batera joateko gonbitea luzatu zitzaien LHko 3. mailatik DBHko 1. maila arteko ikasle guztiei eta 60 animatu ziren, izena emanez. Kultur ekintzetako arduradunak lagundurik, Paul Urbano, ikasleak Deusto Expo ...
Read more

Immigrazioa: ZUBIETXE Elkarteko hitzaldia DBH 3ko ikasleekin

Pasada astean, otsailaren 5ean, asteazkena, ZUBIETXE ELKARTEAK bisitatu gintuen. Bilbotar elkarte honek, urtero bezala, “Inmigranteekin solasaldiak” proiektuaren barruan, etorkin baten testigantza geletan izateko aukera luzatzen digu.  Oraingoan, John ghanatarrarekin aritu ziren DBH3ko talde guztiak ordubetez, eta Gizarte Arloan lantzen ari diren “Migrazioak” gaian sakontzeko aukera izan zuten, lehenengo eskuko iturriaz baliatuta. Johnen gorabeherak entzun ostean, ...
Read more

Lauroko ikasleak European Youth Parliament-eko fase nazinoalerako sailkatuak

Aurrekoan informatu genuenez, Batxiler lehen mailako sei ikaslek European Youth Parliament-eko lurralde-saioetan parte hartu zuten eta sailkatuak izan dira fase nazionalean parte hartzeko, apirilean, Bartzelonan izango dena, alegia. Epai-mahaiak irizpide ezberdinak izan ditu kontuan Lauro Ikastolako ikasleak aukeratzeko, hau da: Jarrera eta gizatasuna. Komunikaziorako gaitasuna eta ingelesa. Kontzientzia akademikoa eta giza-politikoa. Talde orekatua izatea. Aurkeztu ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences