Berrien artxiboa

Saskiko gaztetxoak final four-en eta eskupilotako finala

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 maiatza, 2016
Maiatzaren 20 eta 22an bi kirol desberdinetan dugu Lauro finalisten artean. Alde batetik, saskibaloiko gaztetxo nesken taldeak Bizkaiko final four jokatuko du Gernikan. Beste aldetik, Mungian esku pilota taldeak finala du igandean, maiatzak 22, 12:00etan. Beraz, asteburu honetan kirolaz gozatzeko aukera izango duzu, Lauro animatzen!!!
Sakondu

Brasileko zientzia azokan dauden Betabot ikasle-taldearen berriak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 maiatza, 2016
Brasilen zientzia azokan dauden ikasleek, kronika laburtxu bat bidali digute, azokaren hasierari buruz: 17/5/16 Merkatuan amaitu ondoren, taxi bat hartu dugu eta hotelera abiatu gara. Hotelera heldu eta igerilekura sartu gara. Arratsaldeko seietan, lehiaketa ospatzen den lekura joan, “check in”-a egin eta posterra eskegi dugu. 18/5/16 Txapelketako lehenengo eguna heldu da! Oso goiz altxatu eta ...
Sakondu

DBH 4ko ikasleak “Kultura Ondarea” sarira aurkeztu dira eta bideo batzuk finalistak dira

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 maiatza, 2016
DBHko 4. mailako ikasleek, Euskara ikasgaian, Euskal kultura ondarean oinarritutako ikus-entzunezko lanak egin dituzte 2. ebaluazioan zehar. Guztira, 20 bideo baino gehiago egin dituzte eta horietatik 9 Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Kultura ondarea izeneko lehiaketan finalistak dira. Ikusteko deia  egin nahi dizuegu eta bestetik jokoan dagoen saria, Irlandara bidaia, eskuratzen laguntzeko facebooken bidez dagoen orrialdean, ...
Sakondu

Fernando Aranak eta Ander Fdez.de Larreak Batxilergoko 1.saria jaso dute DB sarietan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 maiatza, 2016
Errenteriko Lanbide Heziketako Don Bosco institutuak DB Sarien VI. edizioa burutu du maiatzaren 14an. Sari hauek hezkuntza esparruko DBH, Batxilergoa eta Heziketa Ziklokoetako ikasleen izpiritu sortzaile eta berritzailea sustatzeko eta saritzeko sortu ziren. Lauro Ikastolako Batxilerreko Fernando Arana eta Ander Fernandez de Larrrea, Amaia Perez irakasleez gidatuta aurkeztu ziren eta lehen saria lortu dute “Piezoelektrizitatearen ...
Sakondu

Pagasarrira igoera, urteurreneko beste ekintza bat burututa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 maiatza, 2016
Maiatzaren 15ean, igandea, Pasagarrira igoera izan da, Ikastolako 50. urteurreneko beste ekintza bat burutuz. Eguraldiak ez du lagundu hasierako orduetan, baina guraso eta ikasle asko animatu dira eta igoerari ekin diote. Giro bikaina sortu da tontorrean, trikitixaz ere lagundurik. Eskerrik asko denoi!!! Argazki galeria bat jarri dugu atal pribatuan, “Ospakizunak” atalean.
Sakondu

Azkue Ikastolako emakume sortzaileak bisitan egon dira Ikastolan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 maiatza, 2016
Lauroko aitzindaria izan zen Azkue Ikastolako sortu zuten emakumeak etorri zaizkigu bisitan, maiatzaren 13an. Ikasleek ekitaldi hunkigarriak prestatu dizkiete eta Ikastolako ibilbidea batzen duen erakusketa bisitatu dute. Atal pribatuan, argazki galeria bat jarri dugu “Ospakizunak” atalean. Eskerrik asko denoi!!!
Sakondu

Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza 16-17

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 maiatza, 2016
Prest daukagu 2016-2017 ikasturteko eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza: kirola, kultura eta hizkuntzak. Aztertu, eta kontuan izan prematrikulak hasten direnerako. IKUS ESKAINTZA
Sakondu

Lauroko bi ikasle irabazle, Bizkaidatz Txikia Literatur Sarian

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 maiatza, 2016
II. Bizkaidatz Txikia Haur eta Gazteen Literatur Sarian, ondoko Lauroko ikasleak izan dira sarituak tableta eta diplomagaz: Gaztelania  modalitatea, Haur kategoria, AIALA GARABIETA ORIBE; eta landutako kontakizuna: “Viaje nocturno”. Euskara modalitatea, Haur kategorian, GOTZON GANDARIAS ZABALA; eta landutako kontakizuna: “Haize-begi”. Lehiaketaren oinarrien arabera «haur eta gazte irabazleen ikastetxeek eskolagai sorta bat jasoko dute», eta, beraz, ...
Sakondu

Lauroko bi taldek hartuko dute parte Bilboko Scratch Egunean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 maiatza, 2016
Aurten ere Scratch Eguna ospatuko da Bilbo, Donostia eta Gasteizen, eta Euskadin ospatzen den seigarren edizioa da. Bilbon, Azkuna Zentroan izango da, larunbata honetan, maiatzak 14. Hasieratik Ikastola eragilea izan da bai partehartzaile moduan zein antolatzaile taldean ere. Aurreko bost jardunaldi horietan Lauro Ikastolako ia 100 ikaslek izan dute Alhondegian ospatzen den festara joateko aukera ...
Sakondu

Saskibaloiko Kadete A taldeak final four jokatuko du La Casillan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 maiatza, 2016
Iragarpen guztien kontra, Ikastolako saskibaloiko Kadete neskak A taldea Bizkaiko lau talde hoberenen artean egongo da. Zortzi talde gurutzatu egin dira joan-etorriko kanporaketan Bizkaiko final four-en egoteko. Ohikoena da horrelako kanporaketetan Euskal Ligan dauden taldeak irabaztea. Oraingoan ere horrela izan da, kasu batean izan ezik: Kadeteak A taldea. Amagoiak entrenatzen duen taldeak kanporaketa hau sari ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.