Berrien artxiboa

Hasi da ikasturtea!!!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 iraila, 2016
Hasi da ikasturtea, etapa guztietan, 3 urteko mailan izan ezik. Argazki galerietan, Lehen Hezkuntza eta DBHko lehen mailetako argazki batzuk jarri ditugu. ONGI ETORRI!
Sakondu

Fernando Arana eta Ander Fernandez de Larrea ikasleek euren proiektua aurkeztu dute Toulousen

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 uztaila, 2016
Batxilerreko Fernando Arana eta Ander Fernandez de Larrea ikasleak, Amaia Perez irakasleaz lagunduta, Toulousen burutzen ari den “MILSET – l’Expo-Sciences Européenne 2016” zientziaren azokan daude uztailaren 9tik 15era euren “Piezoelektrizitatearen azterketa eta bere aplikazioa tren-bideetan” proiektua aurkezten. Oso esperientzia ona izaten ari dira eta jende askok agertu du interesa euren proiektuagatik. PROIEKTUAREN TRIPTIKOA: TRIPTYCH Ikus ...
Sakondu

16/17 ikasturterako IKT baliabideak, liburuak eta materialak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 uztaila, 2016
Posta elektronikoz hartuko dituzue testu-liburu, IKT baliabide eta materialei buruzko zirkularrak:  familia bakoitzari dagokion ikas-maila. Bidalketa horietan, Chromebook eta Ipad kontratuak ere gehituko ditugu, dagozkien mailetan, eta kontratuok irailean ekarri beharko dituzte ikasleek, gurasoek eta ikasleen eurek sinatuta. Hala ere, zirkular eta kontratu hauek eskuragarri dituzue baita ere webguneko atal pribatuan, IKASTURTEKO ZEHAZTAPENAK atalean.
Sakondu

Miren Gainza, Euskadiko bigarren notarik onena Hautaproban

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 ekaina, 2016
Lauro Ikastolako Miren Gainza Ruiz-Bravo ikasleak Hautaprobako bigarren notarik onena lortu du: 9,82. Mirenek Medikuntza ikasiko du. Lauroko ikasleen batez-bestekoa aurten 7,3koa izan da, berriz ere, 7ren gainekoa, azken hamar urteetako tendentziarekin jarraituz. ZORIONAK!! DEIA EL CORREO EL CORREO, euskaraz El diario vasco
Sakondu

Bigarren Hezkuntzako ikasleen jarduera bereziak ekaineko egunetan

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 ekaina, 2016
Hirugarren urtez DBHn ikasgai guztiak gainditu dituzten ikasleak euren formakuntza osatzeko hainbat tailer, ikastaro eta ekintzetan parte hartzen ari dira. Sei egunez DBHko 1. mailatik  4. mailara ikasleek ikasturtean zehar landutakoa sakontzeko, ikasitakoa aplikatzeko, datorren ikasturtean ikasi beharrekoa aurreratzeko baita gaitasun eta trebezi berriak ere garatzeko aukera dute. Hauek dira maila bakoitzean lantzen ari diren tailerrak: ...
Sakondu

Lauro Ikastolak Eskola Jasangarriko Agiria berriztatu du

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 17 ekaina, 2016
Ikastolako giza-ordezkariek, Arantza Ellakuria Eskola Agenda 21eko arduradunak lagundurik, Eskola Jasangarriaren agiria jaso zuten maiatzaren 31n. Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik hartu zuten, Euskadiko Biodibertsitate zentruan, orain lau urte lortutako ziurtagiria berriztatuz. Informazio gehiago
Sakondu

Laurok Heldutasun Teknologikoko Ziurtagiria lortu du

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 ekaina, 2016
Teknologia berriekin lan egiteko konpromisoarekin dihardugu, eta bereziki ikas-irakaskuntza prozesuetan. Honen adierazgarri da, hain zuzen, Hezkuntza Berrikuntza Zuzendaritzak Ikastolari eman dion Heldutasun Teknologikoko ziurtagiria – Maila Aurreratua. Ziurtagiri honek Ikastolako arlo guztietan dagoen teknologia berrien ezarpenaren aitortzen du, eta bereziki ikas-irakaskintzan. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Ikerketa Sailak maiatzean argitaratu du ziurtagiria lortu duten ikastetxeen zerrenda, apirilean ...
Sakondu

Inazio Garaizar eta Urko Valverdek Madrileko lehiaketa bat irabazi dute “Ironmano” proiektuarekin

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 8 ekaina, 2016
Inazio Garaizar eta Urko Valverdek, 2. Batxilerreko ikasleek, “Si eres original, eres de libro” estatu mailako lehiaketa irabazi dute “Ironmano” proiektu digitalarekin. Hona hemen epaimahaiak bidalitako testua: “Por medio de la presente comunicación nos complace exponerle que el jurado de la 10ª edición del concurso “Si eres original, eres de libro”, compuesto por la bioquímica ...
Sakondu

Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariak Ikastola bisitatu du

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 6 ekaina, 2016
Goizeko 10:00etan heldu eta ordu eta erdiko bisitaldia egin du Ikastolan, Sailburu, Sailburu orde eta Loiuko Alkateaz lagundurik. Kontseilu Errektore eta Zuzendaritza Taldeak harrera egin dio Batxilerreko eraikinean eta ondoren Lehen Hezkuntzakora bideratu da. Bertan proiektu eta jarduera ezberdinak azaldu dizkiote ikasleek eurek. Jarraian, DBHko eraikinera abiatu, eta ikasleek harrera egin diote ongi-etorri bertsoaz eta ...
Sakondu

Lauroko Jaiko txapelketen emaitzak

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 6 ekaina, 2016
Marmitako Txapelketa: 1º Unai Zorriqueta 2º Jon Asua 3º Xabier Jauregui Lauro Ikastolako I. Irrintzi Txapelketa: Umeetan: Gargiñe Etxebarria Nagusietan: Itxaso Etxebarria Saskibaloiko jaurtiketa txapelketa: June Ruiz Amaia Quijano Saskibaloiko LH Txapelketa: LH 5.MAILAN: Mini neskak E eta D taldeen arteko partidu bat jokatu zen. Irabazlean Lauro E (48-47) LH 6.MAILAN: 4x4ko txapelketa bat egin ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.