FLL Euskadiko finala: eskolaz kanpoko taldeen parte hartze bikaina

Otsailaren 16an Gasteizen ospatu den First Lego League Euskadiko txapelketan Lauro Ikastolako eskolaz kanpoko bi taldek hartu zuten parte: Lehen Hezkuntzako “La4rok” eta DBHko “LauroLego”. Eurekin batera, irakasle arduradunak eta gurasoak bertaratu ziren eta esperientza bikaina izan dute.

Hauek izan ziren aurkeztutako proiektu zientifikoak:

  • La4rok: High Space, espazioan oxigenoa lortzeko Silk Leaf eta sistema hidroponikoekin egindako ikerketa.
  • LauroLego: Zabor espaziala batzeko eta desegiteko aukera ezberdinen ikerketa.

Zorionak denoi egindako lanagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.