Berrien artxiboa

Lauronix: aurten FLL lehiaketan parte hartuko duen taldea abian dago

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 16 urtarrila, 2017
  First Lego League txapelketa heltzear dago eta urtarrilaren 28an klasifikazioa lortzeko lehiaketa burutuko da. Aurtengo erronka da “Animal Allies” eta taldeek konponbide berritzaileak ikertu eta proposatu beharko dituzte animaliekiko gure interakzioak hobetzeko. “Lauronix” taldearen kideak dira: Cristina Alonso Astigarraga, Goiuri Lozano Mugerza, Asier Esandi Etxebarria, Iñigo Lizarrraga Ayo, David Marin Escajedo eta Luka Zorriqueta ...
Sakondu

Herri-kirolak topaketa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 urtarrila, 2017
Urtarrilaren 15ean, gure ikasle batzuk Etxebarriko Udal kiroldegian burutu den Herri Kirol topaketan parte hartu dute. Lokotxak, zaku erametea, ingudea, txingak eta soka tira frogetan lehiatu egin ziren Bizkaiko beste ikastetxeen kontra. Zorionak!!! IKUSI HEMEN Etxebarriko puntuazioa Benjamin-Alebin
Sakondu

Lehen Hezkuntzako familiei eskola-jazarpenaren kontrako KiVa programa azaldu zaie

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 urtarrila, 2017
Urtarrilaren 10, 11 eta 12an izan dira Lehen Hezkuntzako familiei KiVa programa azaltzeko informazio-saioak, arratsaldetan. Etorritakoak, familien %22a izan da, eta etorri ez direnentzat laburpena webguneko atal honetan jarri dugu: KLIKATU KIVA ATALA. Plan hau Ikastolako pertsonal eta familiei azaldu zaie, eta datorren astetik aurrera, ikasleekin burutu beharreko protokoloa hasiko da.  
Sakondu

Lauro Ikastolako ikasle talde bik IK4-Azterlan Zentruaren instalazioak bisitatu zituzten abenduaren 28an

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 12 urtarrila, 2017
Lauro Ikastolako ikasle talde bi, Amaia Perez irakasleak lagunduta, IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentrua bisitatu zuten abenduaren 28an, 2016ko Zientzia Azokan jasotako sariagatik. Amaia Zurinaga, Leire Agirre, Jonan Andoni Breton eta Ander Aguiriano izan dira. Instalazioak bisitatu zituzten eta zentruaren gaitasun eta ekintza nabarmen batzuk lehen eskutik ezagutzeko aukera izan zuten.
Sakondu

Eguberri eta Urte Berri on!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 22 abendua, 2016
Lauro Ikastolako Kontseilu Errektore eta Zuzendaritzaren partez, Eguberri eta Urte Berri On danori!!! Esker on berezia luzatu nahi dugu aurten, 2016 urtea apartekoa izan baita, Ikastolako 50. urteurrena ospatu dugun hau, hain zuzen. Ekintza eta jarduera anitz, berezi eta bikainak burutu izan dira Lauro Ikastola osotzen dugun guztion parte hartzeari esker. Honen guztiaren adierazgarria izan ...
Sakondu

Fernando Aranaren hitzaldia TEDxYouth@Valladolid-en

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 abendua, 2016
Fernando Aranak Batxilerra amaitu zuen aurreko ikasturtean Lauro Ikastolan. Bertan zegoelarik, proiektu hau garatu zuen Ander Fernandez de Larrea ikaskidearekin batera. Hona hemen Fernandok helarazi diguna: “Duela aste​ gutxi​  TEDx konferentzia bat eman nuen 1.000 pertsona baino gehiagoren aurrean, bai zuzenean zein ​TV/​streaming bidez. E​zagutzen ez duzuenontzat, TED (Technology, Entertainment, Design) 1984an sortutako urtero egiten den konferentzia bat da, merezi ...
Sakondu

DBH3ko lau ikaslek Euskal Herriko V. Booktrailer lehiaketa irabazi dute

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 15 abendua, 2016
3.DBHko lau ikaslek, Iñigo Lecanda, Mikel de Juan, Luka Zorriqueta eta Iñigo Beascoecheak, Euskal Herriko V. Booktrailer lehiaketa irabazi dute DBH 1-2-3 mailan, Euskerako orduan egindako Margolana liburuaren booktrailerrari esker. Ikusi lehiaketaren webgunea Zorionak! Hona hemen sortutako bideoa:  
Sakondu

Saskiko Kadete taldeek, aukera bikaina!

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 13 abendua, 2016
Asteburu honetan, abenduak 17 eta 18, saskibaloiko Kadete mailako neskeen A eta B taldeek saria izan dezakete egindako lehen faseagatik. Kadete B taldea, 2. Mailan, bere multzoan, lehenengo geratu dira lehen fasean, partida guztiak irabaziz. Orain, joan-etorriko eliminatoria bat jokatuko du 1. Mailara igotzeko. Aurkaria Saskigetxo izango da. Bestalde, Kadete A taldea, Maila Berezian lehena ...
Sakondu

Abenduaren 3an ospatu genuen 50. urteurreneko azken ekitaldia

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 5 abendua, 2016
Abenduaren 3an, Euskalduna Jauregian ospatu genuen Lauro Ikastolaren 50. urteurreneko azken ekitaldia, Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea; Lorea Bilbao, Euskara eta Kultura Diputatua; Cristina Uriarte, Hezkuntza Sailburua eta Andres Urrutia, Euskaltzainburua bertaratu zirelarik. Auditorium-a beterik zegoela, ekitaldiak ordu eta erdiko iraupena izan zuen Ikastolako ikasle eta ikasle-ohiek osotutako programa antzeztuz, guraso eta aititeek lagundurik. Ekitaldiaren ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.