Kotxeen GOBLIN lasterketa giro ezin hobean burutu zen

Lauro Ikastolako eta bertaratutako beste sei ikastetxeetako ikasleek egun honetaz gozatu ahal izan zuten, eta horrek aurrera jarraitzeko gogoak pizten dizkigu. Parte hartu zuten beste ikastetxeen eskerrona hartzen ari gara ekitaldia antolatzeagatik, eta zoriondu gaituzte.

Lasterketa hau, GOBLIN kategoriarako antolatu da, hau da 9-11 urte bitarteko ikasleen kotxeak, eskolaz kanpoko ekintzetan eraikitzen dituztenak hain zuzen. Hala ere, Areetako Geltoki enparantzan Lauroko DBH 1eko ikasleen lanaren erakusketa ere egin zen, bi kotxe plazaratuz, eta ikasleek finantzaketa lortzeko baliatu zuten eguna.

Ikastolako Zuzendaritza Taldearen izenean, lasterketa honetan parte hartu eta kolaboratu zuten guztiei eskerrik beroenak luzatu nahi dizkie, lasterketa giro bikainean burutu baitzen.

 

Lasterketako laguntzaileak:

Getxo kirolakkaiku  Forats2

Lehen Hezkuntzako kotxeen babesle eta kolaboratzaileak:

Alkar Coach and Play Newton  3btcreaimagenesfemetal  ONDOAN-1 ARM Transparentecarrocerias-begoc3b1a

DBHko kotxeen babesle eta kolaboratzaileak:

Ingemat 1E   Pellet 1C   RenovaNorte 1C-2   SEMANTIC_HD 1E   ZABALEGUI PERIODONCIA 1B


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.