Berrien artxiboa

Lauro Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko plaka jarri dugu Elkano kalean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 24 otsaila, 2016
Aurten, Ikastolaren 50. urteurrena ospatzen dugu eta lehen ekitaldi garrantzitsua Elkano 6 atarian plaka bat bistaratzea izan da, bertan kokatu baitzen 1966 urtean Azkue Ikastola, Lauroren aurrekaria. Plaka, Bilboko Alkateak estalgabetu egin du, Julita Berrojalbiz, ikastolaren fundatzaile eta lehenengo zuzendari pedagogikoaren alaba den Isabel Andiarekin, Lorea Bilbao, Euskara eta Kultura Diputatuarekin, Andres Urrutia Euskaltzain Buruarekin, Arantza Aurrekoetxea ...
Sakondu

Azkue Ikastola: Plaka oroigarria bistaratuko da Elkano 6an

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 20 otsaila, 2016
Aurten beteko da Azkue Ikastola legeztatu zeneko 50. Urteurrena, Bilboko Elkano kaleko 6. atarian kokatu baitzen 1966an Lauro Ikastolarren aurrekaria. Bi hizkuntzatan, euskaraz eta gaztelaniaz, irakasteko legezko baimena lortu zuen lehen ikastola izan zen, Euskaltzaindiaren babesarekin. Azkue Ikastolak familien ekimenez egin zuen aurrera, bereziki, Emakumeen Juntak kudeatuta. Eurei omenaldia egiteko helburuarekin, datorren asteartean, hilak 23, ...
Sakondu

Gazte-irekia lehiaketa: Lauroko bost taldeak igaro dira 2.fasera

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 otsaila, 2016
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, Ane Omar irakaslearen gidaritzapean, euskal gizarte hobea lortzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzak antolatutako GAZTE-IREKIA lehiaketan parte hartu dute, eta lehenengo bozketaren ondorioz, Laurok aurkeztutako 5 proiektuak bigarren fasera pasatu dira: hiru proiektu, zuzenean, bozketan lortutako puntuazioagaitik; beste biak, epai-mahaiak aukeratuta. Orain, bigarren bozketa-fasean gaude, herri-bozketa: eman zure botoa ondoko estekan: KLIKATU HEMEN. Aukeratu gogokoen ...
Sakondu

Batzar Nagusiak Urteko Kontuak onartu ditu

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 18 otsaila, 2016
Bazkideen 382ko quorum-arekin, etorritako 162 bazkide eta ordezkatutako 220, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak, bazkide berrien hasierako diru-ekarpena eta aurkeztutako Estatutuen aldaketa onetsi zituen. Halaber, Kontseilu Errektoreko sei kide berriak hautatu zituen: Itziar laskurain Lasa, Josu Lauzirika Uranga, Mikel Agirre Aizpuru, Antón Arriola Boneta, Iñigo Zorriketa Marchal eta Ziortza Sulibarria Santiago. Eta ordezko kidea, Begoña Mallona ...
Sakondu

Eman izena «Aktibatu+» ekimenean

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 otsaila, 2016
Nazio Batuek sustatutako GAP (Global Action Plan) programan oinarritzen da ekimen hau. Lauro Ikastolak hezkuntza munduari zuzendutako programan parte hartzen du eta lanean dihardu ingurumenaren arloan portaera arduratsua hobetzeko. Nolanahi ere, Ikastolako ikasleen lanak etxeetan jarraipena izan dezan eta hezkuntza komunitate osoak parte hartu dezan, etxeei zuzendutako programan izena ematera animatzen zaituztegu. Oso erraza da: ...
Sakondu

Margo-erakusketa Behekosoloko kafetegian

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 4 otsaila, 2016
Ikastolak gure ingurene sozialeko arazoak ezagutu eta aldaketan parte hartzeko duen konpromezuarekin lotuta, “Amiarte” tailerraren erakusketa antolatu du otsailaren 1etik apirilaren 4ra arte, Bekosoloko kafetegian. Amiarte tailerrak egoera zailean aurkitzen den jendearekin lan egiten du, gehienbat etorkinak. Pertsona hauek euren sormen-lanak erakusgai jarriko dituzte eta salgai. Lan horietatik ateratzen den dirua margolarientzat beraientzat izango da. Margolanen ...
Sakondu

Ikastolaren 50. urteurreneko ekintzen hasiera

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 urtarrila, 2016
Ikasturte honen hasieratik iragarri izan dugunez, 2016 ikasturtean zehar Lauro Ikastolaren 50. urteurrena ospatuko dugu: aurten beteko dira Resurreción Mª de Azkue Ikastola legeztatu zeneko 50 urteak. Bizkaiko ikastolen mugimendua Bilbon hasi zen 1957. urtean, San Nikolas elizako ikasgela batzuetan Xabier Peña eta Julita Berrojalbizen bultzadaz, hamalau ikaslerekin eta Mª Angeles Garai andereñoarekin. Horixe izan ...
Sakondu

Julita Berrojalbizen izena Bilboko kale bati jartzeko ekimena

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 27 urtarrila, 2016
Juan Mari Aburto Alkateak hala eskatuta, Udalak bilbotarrei aukera emango die bertoko kale, bide publiko eta plazetarako izendapen berriak proposatzeko. Memoria Historikoaren Legea dela eta, Bilboko kale-izendegia aztertu da eta, besteren artean, Aita Remigio Vilariño kaleari aldatuko zaio izena. Alkateak proposamen ezberdinak luzatu ditu, euren artean JULITA BERROJALBIZen izena jartzea, Lauro Ikastolaren sortzailea eta lehen ...
Sakondu

Aurtengo Farolin eta Zarambolas Lauroko ikasle-ohiak dira

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 21 urtarrila, 2016
      Argazkia, DEIA.   Bilboko Aratusteak hurbil daude eta izendatuak izan dira aurtengo Farolin eta Zarambolas pertsonaiak: Lauroko ikasle ohiak dira biak, Ane Zabala eta Galder Perez, 15.eko belaunaldikoak.  Anek Hamaika Telebistan egiten du lan gaur egun eta Galder aktorea eta gidoilaria da. Berria komunikabideetan: EITB, DEIA, EL CORREO.
Sakondu

Euskera Lauron: 50 urteko konpromisoa

Lauro Admin erabiltzeak argitaratua. 19 urtarrila, 2016
Abenduaren 3ko Euskararen Egunean, Ikastolan burutu ziren ekitaldi guztien artean, Haur Hezkuntzan bideo berezi eta berri bat grabatu zuten: grabaketa honetan Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztiek parte hartu zuten, Ikastolaren Euskararen aldeko 50 urteko konpromisoa erakutsi nahian. Giro ezin hobean burutu zen grabaketa: ikasleen aurpegi irribarretsuak eta dantza ikustea baino ez duzue! Koreografia, Lehen ...
Sakondu

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.