Kotxe elektrikoen Bizkaiko bigarren lasterketa Muskizen ospatu zen

Maiatzaren 27an, igandea, Bizkaian ospatzen den Kid’s kit-car proiektuko bigarren lasterketa ospatu zen Muskizeko Kiroldegian, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBH 1 eta 2ko ikasleek muntatutako kotxe elektrikoekin.

Lauroren partetik, Lehen Hezkuntzako bi kotxeak eta DBHko bostak aurkeztu ziren, ikasle, familia eta arduradunen parte-hartze eta konpromiso bikaina erakutsiz.

Hainbat ikusleren aurrean, Lauroko kotxeak beste hiru ikastetxeetakoekin lehiatu ziren, eta honek euren gailuak frogatu eta hobetzeko aukera eman zien: lasterketa bakoitzean zer edo zer gehiago ikasi eta ikasleen proiektuek aurrera egiten dute, lasterketetan lortutako emaitzen gainetik.

Halaber, eskerrik asko proiektu hauek finantzatzen lagundu duten enpresa babesle eta kolaboratzaileei ere.

 

Laguntzaileak


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.