Berrien artxiboa

Brasileko zientzia azokan dauden Betabot ikasle-taldearen berriak

Brasilen zientzia azokan dauden ikasleek, kronika laburtxu bat bidali digute, azokaren hasierari buruz: 17/5/16 Merkatuan amaitu ondoren, taxi bat hartu dugu eta hotelera abiatu gara. Hotelera heldu eta igerilekura sartu gara. Arratsaldeko seietan, lehiaketa ospatzen den lekura joan, “check in”-a egin eta posterra eskegi dugu. 18/5/16 Txapelketako lehenengo eguna heldu da! Oso goiz altxatu eta ...
Read more

DBH 4ko ikasleak “Kultura Ondarea” sarira aurkeztu dira eta bideo batzuk finalistak dira

DBHko 4. mailako ikasleek, Euskara ikasgaian, Euskal kultura ondarean oinarritutako ikus-entzunezko lanak egin dituzte 2. ebaluazioan zehar. Guztira, 20 bideo baino gehiago egin dituzte eta horietatik 9 Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Kultura ondarea izeneko lehiaketan finalistak dira. Ikusteko deia  egin nahi dizuegu eta bestetik jokoan dagoen saria, Irlandara bidaia, eskuratzen laguntzeko facebooken bidez dagoen orrialdean, ...
Read more

Fernando Aranak eta Ander Fdez.de Larreak Batxilergoko 1.saria jaso dute DB sarietan

Errenteriko Lanbide Heziketako Don Bosco institutuak DB Sarien VI. edizioa burutu du maiatzaren 14an. Sari hauek hezkuntza esparruko DBH, Batxilergoa eta Heziketa Ziklokoetako ikasleen izpiritu sortzaile eta berritzailea sustatzeko eta saritzeko sortu ziren. Lauro Ikastolako Batxilerreko Fernando Arana eta Ander Fernandez de Larrrea, Amaia Perez irakasleez gidatuta aurkeztu ziren eta lehen saria lortu dute “Piezoelektrizitatearen ...
Read more

Pagasarrira igoera, urteurreneko beste ekintza bat burututa

Maiatzaren 15ean, igandea, Pasagarrira igoera izan da, Ikastolako 50. urteurreneko beste ekintza bat burutuz. Eguraldiak ez du lagundu hasierako orduetan, baina guraso eta ikasle asko animatu dira eta igoerari ekin diote. Giro bikaina sortu da tontorrean, trikitixaz ere lagundurik. Eskerrik asko denoi!!! Argazki galeria bat jarri dugu atal pribatuan, “Ospakizunak” atalean.
Read more

Lauroko bi ikasle irabazle, Bizkaidatz Txikia Literatur Sarian

II. Bizkaidatz Txikia Haur eta Gazteen Literatur Sarian, ondoko Lauroko ikasleak izan dira sarituak tableta eta diplomagaz: Gaztelania  modalitatea, Haur kategoria, AIALA GARABIETA ORIBE; eta landutako kontakizuna: “Viaje nocturno”. Euskara modalitatea, Haur kategorian, GOTZON GANDARIAS ZABALA; eta landutako kontakizuna: “Haize-begi”. Lehiaketaren oinarrien arabera «haur eta gazte irabazleen ikastetxeek eskolagai sorta bat jasoko dute», eta, beraz, ...
Read more

Lauroko bi taldek hartuko dute parte Bilboko Scratch Egunean

Aurten ere Scratch Eguna ospatuko da Bilbo, Donostia eta Gasteizen, eta Euskadin ospatzen den seigarren edizioa da. Bilbon, Azkuna Zentroan izango da, larunbata honetan, maiatzak 14. Hasieratik Ikastola eragilea izan da bai partehartzaile moduan zein antolatzaile taldean ere. Aurreko bost jardunaldi horietan Lauro Ikastolako ia 100 ikaslek izan dute Alhondegian ospatzen den festara joateko aukera ...
Read more

Saskibaloiko Kadete A taldeak final four jokatuko du La Casillan

Iragarpen guztien kontra, Ikastolako saskibaloiko Kadete neskak A taldea Bizkaiko lau talde hoberenen artean egongo da. Zortzi talde gurutzatu egin dira joan-etorriko kanporaketan Bizkaiko final four-en egoteko. Ohikoena da horrelako kanporaketetan Euskal Ligan dauden taldeak irabaztea. Oraingoan ere horrela izan da, kasu batean izan ezik: Kadeteak A taldea. Amagoiak entrenatzen duen taldeak kanporaketa hau sari ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences