Berrien artxiboa

Azkue Ikastola: Plaka oroigarria bistaratuko da Elkano 6an

Aurten beteko da Azkue Ikastola legeztatu zeneko 50. Urteurrena, Bilboko Elkano kaleko 6. atarian kokatu baitzen 1966an Lauro Ikastolarren aurrekaria. Bi hizkuntzatan, euskaraz eta gaztelaniaz, irakasteko legezko baimena lortu zuen lehen ikastola izan zen, Euskaltzaindiaren babesarekin. Azkue Ikastolak familien ekimenez egin zuen aurrera, bereziki, Emakumeen Juntak kudeatuta. Eurei omenaldia egiteko helburuarekin, datorren asteartean, hilak 23, ...
Read more

Gazte-irekia lehiaketa: Lauroko bost taldeak igaro dira 2.fasera

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, Ane Omar irakaslearen gidaritzapean, euskal gizarte hobea lortzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzak antolatutako GAZTE-IREKIA lehiaketan parte hartu dute, eta lehenengo bozketaren ondorioz, Laurok aurkeztutako 5 proiektuak bigarren fasera pasatu dira: hiru proiektu, zuzenean, bozketan lortutako puntuazioagaitik; beste biak, epai-mahaiak aukeratuta. Orain, bigarren bozketa-fasean gaude, herri-bozketa: eman zure botoa ondoko estekan: KLIKATU HEMEN. Aukeratu gogokoen ...
Read more

Batzar Nagusiak Urteko Kontuak onartu ditu

Bazkideen 382ko quorum-arekin, etorritako 162 bazkide eta ordezkatutako 220, Batzar Nagusiak Urteko Kontuak, bazkide berrien hasierako diru-ekarpena eta aurkeztutako Estatutuen aldaketa onetsi zituen. Halaber, Kontseilu Errektoreko sei kide berriak hautatu zituen: Itziar laskurain Lasa, Josu Lauzirika Uranga, Mikel Agirre Aizpuru, Antón Arriola Boneta, Iñigo Zorriketa Marchal eta Ziortza Sulibarria Santiago. Eta ordezko kidea, Begoña Mallona ...
Read more

Eman izena «Aktibatu+» ekimenean

Nazio Batuek sustatutako GAP (Global Action Plan) programan oinarritzen da ekimen hau. Lauro Ikastolak hezkuntza munduari zuzendutako programan parte hartzen du eta lanean dihardu ingurumenaren arloan portaera arduratsua hobetzeko. Nolanahi ere, Ikastolako ikasleen lanak etxeetan jarraipena izan dezan eta hezkuntza komunitate osoak parte hartu dezan, etxeei zuzendutako programan izena ematera animatzen zaituztegu. Oso erraza da: ...
Read more

Margo-erakusketa Behekosoloko kafetegian

Ikastolak gure ingurene sozialeko arazoak ezagutu eta aldaketan parte hartzeko duen konpromezuarekin lotuta, “Amiarte” tailerraren erakusketa antolatu du otsailaren 1etik apirilaren 4ra arte, Bekosoloko kafetegian. Amiarte tailerrak egoera zailean aurkitzen den jendearekin lan egiten du, gehienbat etorkinak. Pertsona hauek euren sormen-lanak erakusgai jarriko dituzte eta salgai. Lan horietatik ateratzen den dirua margolarientzat beraientzat izango da. Margolanen ...
Read more

Ikastolaren 50. urteurreneko ekintzen hasiera

Ikasturte honen hasieratik iragarri izan dugunez, 2016 ikasturtean zehar Lauro Ikastolaren 50. urteurrena ospatuko dugu: aurten beteko dira Resurreción Mª de Azkue Ikastola legeztatu zeneko 50 urteak. Bizkaiko ikastolen mugimendua Bilbon hasi zen 1957. urtean, San Nikolas elizako ikasgela batzuetan Xabier Peña eta Julita Berrojalbizen bultzadaz, hamalau ikaslerekin eta Mª Angeles Garai andereñoarekin. Horixe izan ...
Read more

Julita Berrojalbizen izena Bilboko kale bati jartzeko ekimena

Juan Mari Aburto Alkateak hala eskatuta, Udalak bilbotarrei aukera emango die bertoko kale, bide publiko eta plazetarako izendapen berriak proposatzeko. Memoria Historikoaren Legea dela eta, Bilboko kale-izendegia aztertu da eta, besteren artean, Aita Remigio Vilariño kaleari aldatuko zaio izena. Alkateak proposamen ezberdinak luzatu ditu, euren artean JULITA BERROJALBIZen izena jartzea, Lauro Ikastolaren sortzailea eta lehen ...
Read more

Euskera Lauron: 50 urteko konpromisoa

Abenduaren 3ko Euskararen Egunean, Ikastolan burutu ziren ekitaldi guztien artean, Haur Hezkuntzan bideo berezi eta berri bat grabatu zuten: grabaketa honetan Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztiek parte hartu zuten, Ikastolaren Euskararen aldeko 50 urteko konpromisoa erakutsi nahian. Giro ezin hobean burutu zen grabaketa: ikasleen aurpegi irribarretsuak eta dantza ikustea baino ez duzue! Koreografia, Lehen ...
Read more

Heldu dira Gabonak eta Olentzero Ikastolara

Goizeko lehen orduan heldu da urtero lez Olentzaro Ikastolara. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleekin eta Haur Hezkuntzakoekin egon da, hizketan eta kanari. haur Hezkuntzan, ikasleekin batera sartu da eraikinean ikasle guztiekin egotera. Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Kiroldegira abiatu dira gero, euren urteroko ekitaldia burutzera. Jarduera bikainak izan dira, lan eta esfortzu asko ekarri ...
Read more

We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences