Covid Off kanpainian parte hartu dute 6. mailako ikasleek

Aurreko batzuetan egin izan dugun moduan kanpainia ezberdinetan EiTBrekin kolaboratuz, abestiak bertsionatuz dela, bertsoekin, etab., Ikastolako Giza-konpromiso Planaren barruan, proposatu diguten beste kanpainia honetan ere parte hartu nahi zain dugu: COVID-OFF.

Covid Off kanpainia Eusko Jaurlaritzako Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren ekimena da, EiTBrekin elkarlanean, koronabirusari aurre egiteko hezkuntza-komunitate guztia egiten ari den lana azpimarratzeko. Ekimenaren proposamena da ikasleak eurak izan daitezela segurtasu eta higiene neurriak betetzearen garrantzia transmititzen dutenak, bideo laburrak eginez, EiTBren kanaletan zabalduko direnak.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, Citizenship jakintzagaiaren barruan, bideo batzuk grabatu eta editatu dituzte, hiruko taldetan. Lan bikainak egin dituzte, imaginazio eta kreatibitate handikoak, eta bakan batzuk hautatzea zaila izan den arren, hemen aurkezten ditugun laurak aukeratu dira EiTBko plataforman aurkezteko.

Zorionak denoi egindako lanagatik! eta ZAINDU!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.