Donostia Zinemaldian Ikastolako ikasleak, irakasle eta gurasoa
Astelehenean, irailak 22, estreinatu berri da Alauda Ruiz de Azuaren “Los domingos“ filma, zeinaren casting atal bat Lauro Ikastolan egin zen 2024ko urte amaieran. Horren ondorioz, gure bi ikaslek hartu dute parte filmean, Lehen Hezkuntzako Nora Careaga Iglesias eta Batxilerreko Mikel Arriola Uriarte. Asko pozten gaitu ikasleei aukera hau eman eta bere fruituak izan dituela ikustea.
Bestalde, irailaren 24an, “Popel – Errautsak“ dokumentala estreinatuko da. Azken urtean informatu izan dugunez, zinta honek Unai Egia DBHko irakasleak burututako ikerketa kontatzen du (“Y los campos se quedaron sin flores“) Bigarren Mundu Gerran Poloniara bidalitako errepublikar euskaldun eta espainolen nondik-norakoak kontatzen. Izan ere, Unairen ikerketaren ondorioz, eta kasualitateak-kasualitate, Ikastolako guraso batek, Anton Gandariasek, Anjel Lekuona bere osabaren azken egunetan gertatutakoa jakin eta bere errautsak ere topatu ditu Polonian. Filme honen irudi batzuk Ikastolan bertan grabatu ziren.








