Egiptoko kultura ezagutzeko erakusketara bisitaldia

Ikastolako Kultur ekintzen sailaren eskutik, berrikuntza eta hobekuntza moduan, bisitaldi bat burutua da Egiptoko kultura ezagutzeko, istoria, ezaugarriak, pertsonaiak eta hainbat arlo ikasteko.

Deustun dagoen erakusketa batera joateko gonbitea luzatu zitzaien LHko 3. mailatik DBHko 1. maila arteko ikasle guztiei eta 60 animatu ziren, izena emanez. Kultur ekintzetako arduradunak lagundurik, Paul Urbano, ikasleak Deusto Expo Center-era bertaratu ziren, otsailaren 9an, ordu bete baino gehiagoko bisitaldi gidatuan parte hartzeko.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.