Immigrazioa: ZUBIETXE Elkarteko hitzaldia DBH 3ko ikasleekin

Pasada astean, otsailaren 5ean, asteazkena, ZUBIETXE ELKARTEAK bisitatu gintuen. Bilbotar elkarte honek, urtero bezala, “Inmigranteekin solasaldiak” proiektuaren barruan, etorkin baten testigantza geletan izateko aukera luzatzen digu. 

Oraingoan, John ghanatarrarekin aritu ziren DBH3ko talde guztiak ordubetez, eta Gizarte Arloan lantzen ari diren “Migrazioak” gaian sakontzeko aukera izan zuten, lehenengo eskuko iturriaz baliatuta. Johnen gorabeherak entzun ostean, Ghanari buruz, eta Euskal Autonomia Erkidegoan talde txikia osatzen duen (952 ghanatar soilik bizi dira gurean) kulturari buruz zerbait ikasteko aukera izan zuten. Galdera interesgarriak egin eta nazioarteko migrazioen  gazi-gozoak kokatu zituzten.

 Mila esker, John-eri, luzatutako testigantza eta eskuzabaltasunagatik eta Zubietxe elkarteari, baztertze egoeran dauden pertsonekin eta sare gabeko etorkinekin egiten duen etengabeko lanagatik!

Informazio gehiago nahi izatekotan, edo lagundu nahi izatekotan: ZUBIETXE Elkartea


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.