EHUko Matematika Lehiaketan sarituak

Ostiralean, maiatzak 17, familiak eta Ikastolako arduradunak lagunduta, EHUak antolatutako Udaberriko Matematika XXIII Lehiaketaren sari-banaketara hurbildu ziren ikastolako sarituak.

Lauro Ikastolatik aurkeztu ziren ikasleen artean, hauek izan ziren sarituak kategoria bakoitzean:

  • 0 MAILA, Lehen Hezkuntzako 4. maila:
    • Ekain Garai Fernandez-Basabe
    • Jun García Madroñal
    • Aimar Intxausti Aragonés
  • I MAILA, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak:
    • Malen Bustamante Sagasti
  • IV MAILA, Batxiler 1-2:
    • Alesander Llabori Martinez-Arano

Sari banaketa honetan ere Inés Borchers Arias Batxilerreko ikasleari Euskal Herriko Fisikako XXX. Olinpiadan hirugarren sailkapena eta Euskal Herriko Matematikako LV. Olinpiadan bigarren sailkapena lortzeagatik aipamena eman zitzaion.

Iragarri genuenez, Matematikako Olinpiadan lortutako sailkapen honek Espainiako txapelketara eraman zuen, honetan zilarrezko domina lortuz, ‘Mediterranean Youth Mathematical Championship’ txapelketara bidea eman diona, alegia, uztailaren 17tik 20ra, Napolesen.

ZORIONAK DENOI!

Ines Borchers_Olinpiada matematikoak


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences