Ekimen berria DBHko Bibliotekan: irakurketa lehiaketa

Martxan dago irakurketa lehiaketa berria DBH 1. eta 2. mailetan, Euskara eta Lengua mintegiek eta liburutegiak antolatuta.

Helburua irakurketa zaletasuna bultzatzea da. Horretarako, ikasturte osoan zehar, ikasgai bakoitzean, 7 liburu irakurtzea proposatu zaie ikasleei. Irakurri ostean, liburutegiko web orrian liburuari buruzko iritzia jarri behar dute. Lortzen dutenek, puntu 1 gehiago jasoko dute dagokion ikasgaian.

Hasiak dira ikasleak parte hartzen eta espero dugu arrakasta izatea. Anima zaitezte parte hartzera!!

Informazio guztia: liburutegiko webgunean, liburutegiko arduradun edota irakasleei galdetuta.


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences