Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren bulegoetara bisita, Forensic Science proiektuaren barne

Azaroaren 22n, ostirala, lehen Batxilerreko 20 ikasle Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren bulegoetara bisita egin zuten, Josune eta Esther irakasleak lagundurik, Forensic Science proiektuaren barne.

Bisitak polizia zientifikoaren lana hurbil-hurbiletik ikusi eta ikasteko balio izan zien. Bertan arlo desberdinetako laborategiak bisitatu ahal izan zituzten, eta ertzantzaren lana delitu desberdinetan nola burutzen den aztertzea ahalbidetu zien.

Forensic Science ZTEAM Hezkuntza proiektua da, eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laguntza du, Ertzaintzaren bitartez. Proiektua simulatutako lapurreta baten ebazpena izango da, eta laborategiko probak aztertuko dituzte, DNAren analisiak eginez eta emaitzak konfrontatuz, Polizia Zientifikoak emandako hatz-marken eta profil genetikoen datu faltsuak oinarri hartuta.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.