“Eskola-jantoki osasuntsua”ren hurrengo ekimenean parte hartuko dugu: nola jaten dituzte ikasleek jaki batzuk?

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Hezkuntza sailarekin batera, 2017 urtetik ”Eskola jantoki osasuntsuak” ekimena bideratzen ari da. Proiektu honen helburua da umeak eskolatze-etapan daudenean ohitura osasungarriak hartzea euren bizitzan zehar manten ditzaten, eta Osasun eta Kontsumo Ministerioek elikadura osasungarria sustatzeko proiektu honi “Estrategia NAOS” Saria men diote.

Ekimen honen barruan, hainbat ekintza bideratu dira 2017 urtetik, esate baterako, elikagai osasungarrien kontsumoa erakargarriagoa egin edo haurtzaroko elikatze gomendioen gida osotu. Ekintza horiek izan duten eragina ebaluatu ahal izateko, aurten elikagai-talde ezberdinak ikasleek zein neurritan jaten dituzten baloratzeko ekimen berria jarri da martxan: aste bat edo biren zehar, etapa ezberdinetako ikasleek jantokiko plater ezberdinak nola jaten dituzten aztertuko da.

Ikerketa hau Euskal Erkidegoko 110 ikastetxeetan egingo da 2021eko lehen hiruhilabetean, eta Lauro Ikastola, elikadura osasungarriarekin duen konpromisoari jarraituz, parte hartzeko asmoa agertu die arduradunei, proiektu honetatik lortuko den informazioa etorkizunean hobekuntzak egin ahal izateko lagungarria izango delarik. Beraz, martxoko egun jakin batzuetan, jaki batzuen “arrakasta” neurtuko da Ikastolako jantokian.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.