“Eszenatokian ez naiz liderra, proiektu amankomun baten arduradun eta parte sentitzen naiz”, Inma Shara

Azaroaren 25ean Inma Shara orkestra zuzendaria izan dugu Lauron “Kukulumendi – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi saioen programa barruan.

Inma Shara Batxiler 2. mailako ikasleekin aritu izan da “Dirección armónica. El liderazgo que genera armonía” titulupean, lidergo eta talde-lanaren inguruan hitz eginez, bereziki. Liderra taldeko beste kideak inspiratzen dituena izan behar duela azpimarratu du, sentsibilitatea garatzea eta besteekin lan egiten jakitea talentua ere baita: “Liderar es inspirar”.

Ikasleek prestatutako galderei erantzunez burutu du jarduna, esfortzu eta pasioaz ere hitz egin die, eta arazoei aurre egitearen eguneroko lanaz ere: “No hay fracaso, hay dificultades que se deben afrontar cada día”. Beste bi puntutan ere indar egin du: gizarteak sosegu hartu behar duela eta adeitsuagoa izan, eta solidaritatearen garrantzia.

Eskerrik asko Inma!

no images were found


We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences