Kotxe elektrikoen proiektuarekin planifikatzen, taldeka lan egiten, diseinatzen, diru-iturriak kudeatzen eta arazo teknikoei aurre egiten ikasi dugu

Bizkaired elkarteak, Ekintzailetza Saria eman dio KID’S KIT-CAR proiektuari eta berori antolatzen duen Greenpower Iberia elkarteari. Azaroaren 18an izan da sari banaketa Bilboko Euskal Museoan, eta Lauro Ikastola, beste ikastetxerekin batera, Bizkaian partehartzaile aitzindari izanik, ekitaldira gonbidatua izan zen.

Aurreko ikasturtean parte hartu zuten ikasleen artetik, bostek hartu zuten parte, gainontzeko ikaskideen ordezkari gisa, euren familia eta irakasleak lagunduta, Paul Aurre, Jon Andoni Bretón eta Paul Urbano. Imanol Batarrita ikasleak irakurri zuen prestatutako testua.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.