EtxeanGeratuTangram proiektua

DBHko 3. mailako Marrazketa Teknikoa arloan, duela pare bat astetik, programazioa aldatu dugu egun berezi hauetara egokitzeko. Orain EtxeanGeratuTangram proiektua lantzen ari gara.

ZER egiten ari gara? Tangram jokoa erabiliz, etxean derrigortuta geratzearen gaia adierazten ari gara: zer egiten ari gara, zer egin dezakegu, nola pasatu ahal dugu konfinamendu hau?

NOLA egiten ari gara? Irudiak egiteko, Marrazketa Teknikoa arloan Keynote aplikazioan sortu dugun Tangram jokoa erabiltzen ari gara.

ZERTARAKO egiten ari gara? Tangram jokoaren bitartez etxean derrigortuta geratzearen gaiari buruz dugun iritzia adierazteko.

Proiektuan sortzen ari garen irudiak ikusteko hemen klikatu dezakezu.

Kontuan izan proiektu hau eta DBHko ikasleen bestelako lan batzuk ere DBH hezkuntza eremua webgune berrian dituzuela ikusgai. Anima zaitez kuxkuxeatzera!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.