Antzara-jokoa Lauro Ikastolako taulan: Heziketa Fisikoa Lehen Hezkuntzan

Lehen Hezkuntzako Heziketa Fisikoan konfinamendu garairako prestatutako ekintzen artean, abagune honetarako propio egindako jarduera bat aurkeztu nahi dizuegu: “Antzara-jokoa” , taula berezian, eta kirol-jarduerak proposatuz, ikasleek jolasten duten bitartean jarduera fisikoa egin dezaten.

Anima zaitezte denok, eta jolastu taula berezi honekin, ondoko arauei jarraituz

  • Hasi aurretik beroketa bat egitea komeni da, artikulazioak ondo mugiaraziz eta luzaketak eginez.
  • Dado batekin jolasten da.
  • Taldeka jolastea dibertigarriena da, baina bakarka ere jolastu daiteke.
  • Ariketak ondo egin behar dira.
  • Amaitzeko, ez da tiraldi zehatzarekin helmugara heldu behar.

Animo! Egin ariketa fisikoa etxean!

Inprimatzeko PDFa lortzeko KLIKATU HEMEN