Euriak ez zituen gelditu Lehen Hezkuntzako auto elektrikoak!

Maiatzaren 14ean ospatu da GOBLIN kategoriako auto elektrikoen lasterketa, Gasteizen.

Lehen Hezkuntzako Formulauro eta Geldiezinak taldeak bertaratu ziren, eguraldiak laguntzen ez zuen arren, euren lan ona erakusteko gogo handiz.

Lortutako sariak izan ziren:

  • Best Bodywork: Geldiezinak.
  • 2. saria Sprint: Formulauro.
  • 3. saria Slalom: Formulauro.
  • 3. saria kategoria orokorrea: Formulauro.

Eskerrik asko denoi, guraso kolaboratzaile eta animatzera bertaratu zineten guztioi! Eta bereziki babesleei (ikus beherago), euren laguntzari esker lortzen baitugu finantzaketa! Asko ikasi dugu eta hurrengo lasterketetarako martxan jarri beharreko hobekuntzekin hasiko gara!

Hurrengora arte!!!

.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.