Hazparneko trukea: euskararen Herrian batzen gaituen kultura eta hizkuntza

Martxoaren 27tik 31rako astean Hazparneko Ursuaia ikastetxearekin trukea egin genuen DBH 1. mailako ikasleekin. Trukearen helburua da beste aldeko euskaldunak hurbiletik ezagutzea, eta, batez ere, elkarrekin igaroko dituzten egunak euskaraz bizitzea. Baita lortu ere!

Euskararen herrian mugaren bestealdean batzen gaituen kultura eta hizkuntza komuna dugun euskaldunak badirela bizikasi dute gure ikasleek; ez da gutxi.

Truke honek ikasle, irakasle eta gurasook bat egiten dugunean ederrak diren gauzak egiten ditugula argi uzten du. Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik!

Hona hemen laburpentxo bat:


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.