Agurra egin diogu Ikastolako 45. promozioari. Ez adiorik!

Maiatzaren 19an ospatu dugu Ikastolako 45. belaunaldiaren agurra (2008-2023), euren guraso eta irakasleekin batera. Ikuskizunak agerraldi bikainak izan zituen, ikasleak benetako protagonistak izanik: musikariak eta abeslaria, abesbatza, poesia, hitzaldiak, dantzak,…

Ekitaldian proiektatutako promozio honen ibilbidearen bideoa eta egun honetako argazkiak ikusgai daude familien atal pribatuan.

Eskerrik asko parte hartu zuten ikasle guztiei, Batxiler eta Lehen Hezkuntzakoei. Artistak zarete!

Eta zorionak promozioari! Hemen gaituzue nahi duzuenerako!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.