Fair Saturday kultura ekimenaren Inaugurazio ekitaldian izango gara

Datorren azaroaren 25ean, ostiralarekin, Fair Saturday 2022 Inaugurazio Ekitaldia –Evento Inaugural Fair Saturday 2022″ izango da Bilbon, Miribillan, hurrengo egunean hasiko den Fair Saturday mugimenduaren lehen ekitaldia, alegia.

Fair Saturday kontzeptuak Black Friday kontsumistaren kontrapuntua eta erantzun positiboa izan nahi dut, kultura eta gizarte-proiektuak jendartearen erdigunean kokatuz. 2014tik mugimendu hori handituz joan da urtez-urte Bilbon eta Bizkaian, baita Europako beste hiri eta lurralde batzuetara ere, zabaldu da.

Lauro Ikastolak jarduera ezberdinekin parte hartuko du, Bizkaiko 30 udalerri eta 90 kultura eta hezkuntza erakundeekin batera, esate baterako, Europako kontzertu-abesbatza handienetako bat osatuz.

Aurreratzen dizuegu, adibidez, Lehen Hezkuntzako Abesbatzak parte hartuko duela; eta hurrengo parte-hartzeez informatuko dugu.

EIFS22 ekitaldian Bilboko Udal Bandak eta 2.500 laguneko abesbatzak musikaren historiako abesti handiak interpretatuko dituzte genero ezberdinetan (opera, soinu-bandak, rocka, klasikoa, herrikoiak…). Aurtengo edizioan, gonbidatu bikainak izango dira, Gatibu, Kalakan, Maren eta Afrika Bibang, herriko artista ezberdinez gain.

Beraz, animatu eta parte hartu azaroaren 25ean ospatuko den honetan, Bilbao Arena Miribillan, 20:00etan. Lortu sarrerak www.eventoinaugural.org webgunearen bidez (prezioak, 17eta 42bitartekoak). 6.000 pertsona inguru bertaratuko direla aurreikusten da!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.