Familientzako Orientazio hitzaldiak formatu telematikoan hasi ditugu

Urtero betetzen dugun Familientzako Orientazio Hitzaldi programa urrian hasi da Lehen Hezkuntzan. Covid-19ak eragindako egoera dela eta, saio hauek ezin dira presentzialak izan eta formatu telematikoan burutuko ditugu.

Momentuz, Matematikaren ikasketaren ingurukoa 1. mailan, Google zerbitzuen inguruko guraso-tailerra 3. mailan eta KiVa eta Elkarbizitzaren ingurukoa, 1. mailan, burutu ditugu.

Kontuan izan, urrian beste hiru ere izango ditugula: ostegun honetarako deituta dagoen irakur-idazketaren ingurukoa, eta beste bi (deialdi zehatzak hartuko dituzue, ikas-mailaren arabera). Gogoan izan “Egutegia” kontsultatu dezakezuela.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.