Matematiken inguruko hitzaldi telematikoa Lehen Hezkuntzan

Ikasturte hasierako gurasoen aurkezpen-hitzaldiak dagoeneko telematikoki egin ditugu aurten, ezin baititugu guraso taldeak batu Ikastolako instalazioetan, segurtasun eta higiene neurriak betez.

Oraingoan, urriaren 6an, lehen hitzaldia formatu honetan burutu dugu, ohikoa den “Matematiken ikasketa” hitzaldia, Lehen Hezkuntzako lehen mailako gurasoentzat, Luis Pereda ikastolako kolaboratzailearen eskutik. Ikas-maila honetako 60 guraso batu ziren saiora eta lehen saiakera hau oso positiboki hartu izan dute, gurasoen orientazio saioak mantendu eta bide telematikoa egin izanaren esfortzua baikorki baloratuz. Kanpoko hizlari batekin on-line egiten dugun lehena izan da, eta bere inplikazio eta esfortzua ere aitortu nahi ditugu. Guri ere ikasteko balio izan digu eta somatutako hobe-lerroak aplikatzen joango gara.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.