Jakin-mina programaren agiriak hartu dituzte ikasleek

Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, JAKIN-MINA programa eskaintzen die DBH 4ko ikasleei euren garapen intelektuala eta pertsonala babesteko, itzal handiko hainbat adituen hitzaldi eta erakustaldietan parte hartuz disziplina anitzetan, gutxienez lautan, kasu batzuetan, ingelesez ere. Hitzaldiok, eskola orduetatik kanpo eta ostiralez izaten dira, eta ikasleak era boluntarioz bertaratzen dira.

Aurreko ikasturtean, zortzi ikaslek hartu zuten parte, Zientzietako Mintegiaren proposamenari erantzunez: Gadea Alonso, Idoia Arana, Aitor Garabieta, Jon Ibarguen, Miren Oliver, Amaia Quijano, Xabier Ruiz, Mikel Saitua eta Nahia Urteaga.

JAKIN-MINA agiriak ekitaldi ofizialean hartzen ohi dituzte ikasleek, Hezkuntzako Sailburuaren eskutik, baina ikasturte amaierako osasun egoera zela eta, aurten ez zen ekitaldirik ospatu. Agiriak Ikastolara heldu eta ikasleei banatu dizkiegu euren aitorpena har dezaten.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.