Frantses aukerako ikasleek “Euroeskualdea eta euskara” izeneko elkartruke kulturalean parte hartu dute

Bordeleko Euskal Etxeak antolatuta, Lauro Ikastolak Euroeskualdea eta euskara izeneko elkartruke kulturalean parte hartuko du. Akitania berria, Euskadi eta Nafarroa osatzen dituzten hiru eskualdeen arteko identitate kulturaletan sakontzeko eta harremanak estutzeko helburuz sortutako elkartrukea da.  

Batxilerreko 2. mailako frantses ikasgaiko ikasleek ikasturte honetan garatuko diren hiru elkartruketako lehenengoan parte hartu dute abenduko lehen asteburuan. Bertan Bordeleko Lycée François Magendie eta Lycée Polyvalent Václav Havel, baita Nafarroako Ribera del Arga de Peralta institutuko ikasleekin batera ere, euskararen eguna ospatzeko aukera izan dute.

Gure ikasleak beste ikasleen famileen etxeetan bizi izan dira eta hiru egunetan hainbat ekintza egin dituzte: Euskal Etxea ikusi, Euskararen misterioa izeneko hitzaldian parte hartu, Bordele ezagutu, edota  Arcachon dunara txangoa egin.

Elkartruke honetan aipatzekoa da ere gure ikasleek Magendie Lizeoko ikasleekin batera egindako proiketu pedagogikoa. Espainaiko gerra zibileko gerrako umeei buruzko ikerketa egiten ari dira eta Bilbon jarraipena izango duen hainbat ekintza prestatu dituzte, garai horretako umeekin elkarrizketak eta omenaldiak eginez. Bordelen Santurtziko portutik Ingalaterrara, Frantziara, Belgikara… hainbat ume salbatu zituen La Habana itsasontziko kapitainari omenaldia egin diote hilerrian, bere familiaren aurrean. 

Martxoaren 19tik 21era, Frankofoniaren eguna ospatzera bestaldeko ikasleak Bilbora etorriko dira eta proiektuari jarraipena emango diogu. Beraz, ez adiorik, datorren urtera arte!

no images were found


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.