Hasi dugu kirol talde federatuen kontzentrazio programa

Ikastolako Eskola Kirola Planaren barruan, talde federatuetan jokalari eta entrenatzaileen arteko harremanak sendotu nahi ditugu, Ikastola eta talde pertenentzia identifikazioa indartuz. Horretarako kontzentrazio programa bat antolatu dugu, ikasleek eurek protagonistak izanik, entrenatzaileekin batera, eta kirolarekin harremandutako pertsona baten presentziaz elkartasun hori errekonozituz.

Lehen esperientzia, abenduaren 2an izan da, eta Futbol eta Saskibaloiko Gazteen B taldeak konzentratu ditugu: Behekosoloan batu dira, elkarrekin bazkaldu, eta hitzalditxo bat izan dute Joseba Agirreren eskutik, Athletic-eko jokalari ohia, eta gaur egun nesken taldearen entrenatzailea. Kirolak bere bizitzan zer suposatu duen azaldu zuen eta jokalari batzuen galderei erantzun zien. Mila esker Joseba gurekin egoteagatik!

DSC02846 DSC02848ebakia


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.