Futbol teknifikazioko jokalariek Lezaman jolastu zuten

Lauro Ikastolako Futbol Gaztetxoak taldeko jokalari batzuek ostiraletako teknifikazio saioetan parte hartzen dute, Behekosoloak duen kirol-hobekuntza eskaintzaren barruan, eta Urtarrilaren 21ean saio berezi bat izan zuten: Athletic-ek Lezaman dituen instalazioetara joan eta Clubeko nesken Gaztetxoak taldearen aurka indarrak neurtzeko aukera.

Ikastolako Futbol Koordinatzailea den Borja Gomezek zuzentzen du teknifikazio talde hau eta bere eskutik jokalariek esperientzia berezi hau bizitzeko aukera izan zuten: zelai historikoa bisitatu eta San Mameseko arku mitikoaren ondoan jokatu. Teknifikazio saioetan landutako kontzeptu taktiko eta teknikoak praktikan jartzeko aukera ezin hobea!

Denok, errepikatzeko irrikan!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.