Escape Liburutegi Room: on-line ikerketa Liburutegian

Urtarrilaren 24tik 28ra bitartean jarduera berri eta berezi bat burutzen ari gara DBHko Liburutegian: Escape Liburutegi Room. Helburua, Liburutegia hobeto ezagutu, bertan dauden liburuak eta, tarte dibertigarria pasa!

Jarduera hau on-line-eko Escape Room bat da, taldeka argitu behar dena kode bat topatzeko. Liburutegia eta liburuzainaren laguntza behar da horretarako.

Jolastorduetan hartzen dute parte ikasleek eta guztiz boluntarioa da.

Liburutegiko webgunean Escape Room-eko misioak ikusi daitezke: KLIKATU HEMEN


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.