Gabonetako ekitaldirako sarreren zozketa eginda!

Zozketa, Lehen Hezkuntzako hiru ikasleen laguntzaz egin dugu eta atera den zenbakia 136 izan da. Beraz, ondoko zenbakiek lortu dute sarrera:

  • 136tik 317ra (esleitutako azken zenbakia).
  • 1etik 21era.

Sarrerak prestatzen ari gara eta astearte eta asteazken bitartean entregatuko dizkiegu ikasleei klasean.

Kontuan izan, mesedez, aforo mugatua segurtasun neurri bat dela denon onerako, ikasle eta ikusleentzako, eta halabeharrez bete behar dugula.

Grabaketa: gogoratzen dizuegu ekitaldia grabatu eta webgune pribatuan igoko dugula. Ekitaldiko irudiak ateraz gero kontuan izan horren ardura duzuela eta ziurtatu euren erabilera egokia.

Aparkalekua: jarraitu mesedez, arduradunen aginduei.

Ekitaldia 10:15ean hasiko da. Kafetegia 9:30etatik aurrera egongo da zabalik.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON DENOI!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.