Gaizka Bermejo Puertasek irabazi du XIX. Biologiako Olinpiada

Urtarrilaren 26an,  bigarren batxilergoko Naroa Unzilla, Gaizka Bermejo, Aixa Arregi, Bingen Unzueta eta Paule Fano ikasleak 2024ko Espainiako XIX. Biologia Olinpiadako Euskal Herriko Autonomia fasera aurkeztu ziren, Josune Anasagasti irakasleak gidatu eta lagunduta.

Fase honetan Euskalherriko hiru ikaslerik hoberenak izan dira aukeratuak Espainiako XIX. Biologiako Olinpiadaran joateko, Balentziara, apirilean: Gaizka Bermejo Puertas gure ikasleak lortu du lehen postua.

Zorionak Gaizka, eta talde guztiari, egindako lanagatik!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.