Eneko Knörr eta Jon Uriarte izan ditugu Batxiler 1eko ikasleekin

Urtarrilaren 30an, “KUKULUMENDI – Pertsonen talentua garatuz” hitzaldi programaren saio berri batean Jon Uriarte eta Eneko Knörr izan ditugu Batxiler lehen mailako ikasleekin. Duela jada bost urte puntualki betetzen duten zita honetan “Ekintzailetza” gaia jorratu dute Itsaso Ibarguen eta Beñat Knörr ikasleen gidaritzapean.

Jonek eta Enekok, euren bizipen eta esperientzia pertsonalak kontatu dituzte, ekintzailetzari lotutako ibilbideak azalduz. Gogor lan egitearen garrantzia azpimarratu dute, ikasketak nazioarteko prestakuntzarekin eta bidaiatzearekin osotzearena, eta gogoko ditugun gaietatik abiatuta bakoitzak egin behar duela bere bidea.

Eskerrik asko Jon Uriarte eta Eneko Knörr, urrenez-urren Lauroko ikasle-ohi eta guraso, zuen konpromiso guztien artean gurera hurbiltzeko astia topatzeagatik!

Kontuan izan 2018an lehen aldiz hitzaldi hau eman zuteneko grabaketa KUKULUMENDI familien atal pribatuan duzuela.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.