Junior A taldea garaipen handi batekin hasi da Euskal Ligan!

Bere igoera historikoaren ondoren, Junior A taldeak Euskal Ligan hasi zuen bere ibilbidea joan den asteburuan. Lauro Ikastolako neskek Baskoniako harrobiko taldearen aurka jokatu zuten, eta azken unera arte harmaila osoa airean mantendu zuen partida bikain baten ondoren gailendu ziren. Beste mugarri bat, Ikastolan eta Euskadi osoan historia egiten jarraitzen duen talde batentzat.

Juniorren etxeko hurrengo partida martxoaren 2an izango da, EASO Basketen aurka. Animatu zaitezte euren partidak ikustera eta jantzi kamiseta berdeak!

Badirudi, bestalde, saskibaloiari buruzko albiste onekin jarraitzeko garaia dela: azken jardunaldian Ikastolako talde federatu guztiek lortu zuten garaipena aldi berean, lehenengoz denboraldi honetan. Senior erregionalak Begoñazpiren aurka irabazi zuen eta Junior B-k gauza bera egin zuen Getxoren aurka. Era berean, Kadete mailako hiru taldeek ere euren lehiak irabazi zituzten: Kadete A-k Larramendiren aurka, Kadete B-k Colegio Vizcaya-ren aurka eta Kadete C-a, Paduran.

Segi horrela, neskak!

https://twitter.com/LauroKirolak/status/1751967524869099962

www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.