Hide Dohino japoniar euskalduna Ikastolan izan da bere ikasketa prozesua azaltzen

Bi urte bakarrik behar izan ditu Hide Dohinok historialari japoniarrak (Yokohama, 1994) euskara ikasteko. Euskara mintegiko irakasleek gonbidaturik, saioa bat izan du Batxiler 1. mailako ikasleekin, eta euskara nola ikasi duen azaldu die: modu guztiz praktikoan, jendearekin harremanduz, eta euren ohitura eta egiteko moduetatik ikasiz, nahiz gramatika ere landu duen eta ahal duen guztia irakurri: “Nik nire eskola eraiki dut eta ondo funtzionatzen du. Lan egin eta jolastu.”.

Naturaltzat hartzen du “herrialde batera joan eta bertako hizkuntza ikastea”.

Interesak eta ikasteko nahiak bultzatu du inguruko beste hizkuntza batzuk ikastera ere; bai eta eremu bakoitzeko dialekto edota azentoak ere.

Bertsotan amaitu du saioa!!

Harigato Hido, euskaldun izateko modu ezberdinak daudela erakutsi diguzulako.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.