Giro bikaina eta talde-lan aparta Santurtziko lasterketan

Maiatzaren 29an Santurtzin ospatutako Kid’s kit-car – Greenpower proiektuko auto elektrikoen lasterketan parte hartu genuen, hirugarrenez ikasturte honetan, GOBLIN kategorian.

Lehen Hezkuntzako talde biak izan ziren bertan, senitarteko eta irakasleak lagundurik, eta bi sari lortu zituzten:

  • FORMULAURO: 3. postua, sprintean.
  • GELDIEZINAK: Best Bodywork.

Sari hauek aitormen garrantzitsua izanik ere, gure ikasleek aurreko lasterketetan ikasitakoa eta burututako hobekuntzak aplikatzeko aukera izatea da oinarrizkoena, topaketa hauek ikasketarako esparrurik egokiena baitira, ikaskide eta irakasleekin egindako lana frogatu eta eraskusteaz gain.

Ikas-komunitatearen partaidetza ezinbestekoa izanik, ESKERRIK ASKO parte hartu eta lagundu zuten guraso eta senitartekoei!

FORMULAURO LAGUNTZAILEAK:

GELDIEZINAK LAGUNTZAILEAK:


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.