Orientabide sailaren aurkezpena

Orientabide zerbitzua:

Lauro Ikastolak badu talde orientatzailea, ez bakarrik ikaslea orientatuko duena, baizik eta tutore eta irakasleei ere ikasleen arazoen trataeran lagunduko diena, irakasle talde osoak, eta ez tutoreak soilik, lagundu behar baitu ikaslearen garapenean, orientabidean eta ikasketa prozesuan. Orientabide Saila Lauro Ikastolan integratuta dagoen baliabidea da eta bere lana hezkuntza ikuspegitik abiatzen da.

Orientabidearen arduradunak dira Iratxe Elorriaga eta Ane Garbisu Haur eta Lehen Hezkuntzan, eta Ane Ibarrola eta Oihana Basterretxea DBH-Batxilerrean. Euren kontaktu zuzena webgune honetako familien atala pribatuan dago: GURASOEN ORIENTAZIOA.

Zerbitzu hau bi laguntza-irakasleekin eta sei auxiliarrekin osotzen da.

Planak zeri erantzuten dio:

  • Ikasleen aniztasunari.
  • Ikasle guztien garapen akademikoa eta pertsonalari.

Nola erantzuten dio:

  • Lan sistematikoa eginez, hezkuntza prozesuan parte hartzen duten agenteen bitartez (irakasleak, tutoreak, mintegiak…). Ikasgelan, ikaslearengan islatu behar da.
  • Etikan eta baloreetan oinarrituta.

Oinarriak:

  • Banakotasuna: interes, gaitasun, motibazio… desberdinak.
  • Integrazioa: pertsonala, intelektuala, gizartekoa, afektiboa…
  • Prebentzioa: arazoak sor ez daitezen.
  • Garapena: ikasle guztiena.

 

Orientabidearen helburuak:

  • Aurreikusitako helburu eta espektatibak betetzeko arazoak dituzten ikasleak atenditu, euren heziketa beharrizanen araberako atentzio pertsonalizatua eskainiz. Orientazio akademikoa ez ezik, pertsonala eta profesionala ere.
  • Ikasteko arazoak Lehen Hezkuntzako eta DBH-ko lehen mailetan aurrikusi eta, ahal den neurrian, porrota eta eskola-uztea saihestu.
  • Irakasle-tutoreak orientatu: tutorpeko ikasleen arazoei erantzuteko eta ikasleen orientaziorako prestakuntza eta informazioaren berri emateko.
  • Etorkizun profesionala, formakuntzazkoa eta hezkuntza orokorrari buruzko erabakiak hartzen ikasleari lagunduko dioten ekintzak sustatu.
  • Ikasleek, gurasoek edo irakasleek ikaslegoaren orientabide pertsonala edo bokazionalari buruz egiten dituzten banakako eskariei erantzun.
We use cookies from third party services to offer you a better experience. Read about how we use cookies and how you can control them by clicking Privacy Preferences