“Hezkidetza da gure bidea” proiektua

Abenduaren 9tik 13ra, Ikastolak abian jarritako “Hezkidetza da gure bidea” proiektuko ekintzak burutu ziren DBHn. Tailer hauek,  Bizkaiko Foru Aldundiak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko ekimenetarako dirulaguntza jaso dute, eta DBH2ko ikasle guztiek parte hartu dute. 

Alde batetik, talde guztietako neskek “Autodefentsa feminista”  ekintzan esku hartu zuten. Saioan zehar, indarkeria mota desberdinak definitu eta identifikatu, bizipenak konpartitu eta inoiz baino beharrezkoago den autodefentsaren inguruan aritu ziren. 

Mutilek, bestetik, “Maskulinitate berriak” izenburupeko saioan parte hartu zuten. Helburuen artean, gizonen aldaketa bultzatzea, berdintasunaren aldeko eta maskulinitate eredu tradizional eta toxikoaren aurkako jarrerak sustatuz. Gainera, eraso eta indarkeria egoeretatik libre bizitzeko jarrera eta trebetasunak garatzeko tresnak aurkeztu zitzaizkien eta pertsonen arteko harremanen aniztasunaz hausnartzeko aukera izan zuten, orientazio sexual desberdinak ezagutuz, diskriminazioa ekiditzeko.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.