Hondarribiko egonaldia: hasi da Hazparneko trukearen lehen jarduera

Duela urteak, Hazparneko “Ursuia” ikastetxearekin truke kulturala burutzen dugu, helburu orokorra euskara eta euskal kulturaren transmisioa izanik. Aurten, trukeak atal ezberdinak izango ditu, azken jo-muga Herri-pastoral bat sortzea baita.

Lehen atala hasi da urriaren 16an, Hondarribiko aterpetxean egingo duten egonaldia, Hazparneko ikaskideak ezagutu eta lanean hasi ahal izateko.

Hasi da, beraz, ilusio handiz osotuko duten proiektu berri hau!


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.