Aro berri bat Lauro Ikastolako futbol proiektuan

Aldaketa guztiek alde positiboa dakarte eta pentsamolde horrekin ongietorria eman nahi diegu Jonan Pueyo eta Sergio Garciari denboraldi honetan Lauron.

Lauro Ikastolako futbol arloan ia hogei urtez izan dugun Borja Gomezek kirol honetako koordinazioa utzi eta ibilbide berria hasiko du hemendik kanpo. Eskerrik asko Borja, eta zorte on zure etapa berrian.

Futbol Koordinazio lanak hartzeko, beraz, Jonan Pueyo izango dugu, arlo hau modu eraberritu batean lantzeko eta datozen urteetarako oinarriak ezartzeko. Esperientzia zabala du, bai beste ikastetxe batzuetan, bai Bizkaiko maila handiko klubetan ere. Duela gutxi arte, Danok Bateko talde teknikoko kide izan da, eta Bizkaiko harrobi onenetako batean egiten den lanaren metodologia eta plangintza garatzeaz arduratu da. Bere laguntzarekin Lauron proiektu berritu bat ezarri nahi dugu, etorkizuneko entrenatzaileentzako plataforma eta dagoeneko badugunontzako garapen-tresna izango dena. Kirol-etapa bakoitzerako lan egokitua, betiere gure ikasleen aniztasuna eta haien beharrak kontuan hartuta.

Bestalde, Sergio Garciak, duela hiru urte atezain-entrenatzaile lanetan duguna, rol garrantzitsuagoa hartuko du gure haztapen-etapetako eguneroko lanean. Athletic Clubeko beheko mailetan hezia eta gaur egun oraindik 3. mailako Derion jardunean dagoen jokalaria, Sergiok lan berezia egiten jarraituko du gure atezainekin bere prestakuntza osatzeko jokalari bezala eta Jonanekin elkarlanean arituko da futbolaren egunerokotasunaren jarraipena egiten. Biak dira ditugun 27 taldeetatik igaroko diren figura bakarrak, eta lan honi esker hobeto ulertu ahal izango dugu haien errealitatea eta nola hobetu.

Jonanek eta Sergiok gure proiektuaren balioak eta helburuak eta Lauro Ikastolaren filosofia bultzatzeko konpromisoa hartu dute: Euskararen erabilera indartu; denontzako aukerak bermatu, maila edozein dela ere; eta jokalari bakoitzari bere bertsiorik onena lortzeko aukera eskain dakiokeenaren ziurtasuna ematea ere, hau beti izango baita edozein arlotan egiten dugun lanaren oinarri.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.