Ikastolan ezarritako energia berriztagarriko sistemak eta domotizazioa, ikasgai

Azken urteetan Ikastola energia berriztagarriak ezartzeko plan sendoa burutzen ari da, bai eta eraikinak domotizatzekoa ere. Dozente ez diren pertsonek honen inguruko prestakuntza hartu dute sistema guztiak kudeatu ahal izateko, eta informazio hau arlo pedagogikora ere heldu da.

Mantenuko arduradunek saioak izan dituzte zientzietako irakasleekin plan eta kudeaketa sistema hau azaltzeko eta orain ikasleengana ere heldu da: Batxilerreko Teknologia eta Ingenieritza ikasgaiko ikasleak energia berriztagarrien gaia landu eta Ikastolako instalazioak bisitatu dituzte.

Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikinetan instalatutako aerotermia, euri-uraren bilketa eta eguzki plaka fotovoltaikoen funtzionamendua, sistema, neurketa-aparatuak eta domotizazioa bertatik-bertara ezagutu dituzte, mantenuko pertsonen eskutik.


www.lauroikastola.eus webguneak cookiak erabiltzen ditu Erabiltzailea Atariko web gune eta orrietan dabilenean. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu DBLO atala.